Argindarraren prezioaren goren historikoa: Oarsoaldeko Energia Bulegoak informazio saioak egingo ditu Errenterian
Martxoaren 8an argindarraren prezioak inoizko gorenak markatu zituen. Megawattak 700 euroko prezioa izango du (puntu orduetan). Oarsoaldeko Energia Bulegotik ahaleginak bideratzen ari dira, ahal den neurrian, gure eskualdean egoera honek dituen ondorioak murrizteko.
Oarsoaldeko Energia Bulegoa 2021eko urtarrilean jarri zuten martxan eskualdeko lau udalek, eskualdeko energia-kalteberatasuna murrizteko eta herritarren energia-kontsumoa optimizatzeko helburuarekin.
Eskualdeko herritarrei energiaren inguruko zalantzetan arreta eta aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen dien doako zerbitzu publikoa da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak finantzatua.
Horrez gain, bulegoaren helburuetako bat Oarsoaldean energia-jasangarritasun handiagoa ahalbidetzea, kontsumo txikiagoa eta garbiagoa lortzearen alde lan egitea da.
Horregatik guztiagatik, Jose Manuel Ferradasek (Errenteriako Udaleko zinegotzia) eta Fernando Nebredak (Oarsoaldea Garapen Agentziako gerentea) gaur goizean emandako prentsaurrekoarekin jakinarazi dutenez, hainbat hitzaldi egingo dira Errenteriako jubilatuen elkarteetan, herritarrei Energia Bulegoak egiten duen lana gerturatzeko eta, horrela, energia-kontsumoaren arloan laguntzeko. Hitzaldiak argindarraren prezioak goren historikoa markatu duen hilabetean egingo dira.
Jardunaldiak energia bulegoaren lana ezagutarazteko hitzaldi bat izango du, eskaintzen dituzten zerbitzuak azaltzeaz gain, bestelako xehetasunen artean (bonu sozialak, laguntza ekonomikoak, energia berriztagarriak, etxebizitzen birsorkuntza energetikoa, etab.). Aurrerapen gisa, ENERGIA BULEGOAREN AURKEZPENA irakurri dezakezu.
HITZALDIAK JUBILATUEN ELKARTEETAN NOIZ ETA NON
- Hitzaldi orokorra 6 klubentzat: martxoak 16, asteazkena, 17:00etan Merkatuzarren.
- Pontikako jubilatuen elkartean: martxoak 17, osteguna, 17:00etan.
- Beraungo jubilatuen elkartean: martxoak 18, ostirala, 17:00etan.
2021ean hasi zen Oarsoaldeako energia bulegoaren ibilbidea eta geroztik zerbitzua hazten doa gutxinaka. Kontsulta gehienak faturekin edo/eta kuotei dagozkie, bonu sozialez gain. Orain bultzada eman nahi zaio zerbitzuari inoiz baino beharrezkoa baita.
LAGUN ZAITZAKEGU:
Oarsoaldearen Energia Bulegoa
Olibet 6 baxua, 20100 Errenteria (AURRETIKO HITZORDUA)
energia@oarsoaldea.eus | 943 34 41 60