EUSKALTEGIKO IRAKASLEA (25-013154)
Deskribapena:
BEHAR DA:
- Euskaltegiko irakasleen lanak: Eskolak prestatu, eman, programatu, materiala sortu, zuzenketak, ebaluazioa, kanpo-ekintzak, txostenak, bilerak... Harrera saioetan irakasle lanak.
ESKAINTZEN DA:
- Lanaldi osoa eta berehala hastea.
Baldintzak:
Ezinbesteko baldintzak:
- Unibertsitateko gradu edo diplomaturaren bat izatea. Nolanahi ere, bere garaian, HABEk Euskaltegietako irakasle izateko deitutako homologazio probak gainditu dituzten izangaiak ere onartu egingo dira.
- C2 euskara maila izatea. Maila hori izan ezean C1 maila dutenak ere onartuko dira
Baloratuko da:
- Eskarmentua eta glotodidaktika ezagutzak.