Eusko Jaurlaritzak Europako SEM funtsei buruzko laugarren informazio-saioa egin du Tknikan, Bidasoa eta Oarsoaldea eskualdetako enpresei eta udalei bideratua

Urte hau funtsezkoa da laguntza horiek lortzeko eta oso garrantzitsua da geroz eta enpresa eta eragile gehienek laguntza hauen berri izatea.

Gaur goizean, Eusko Jaurlaritzak Europako NEXT funtsei buruzko laugarren informazio-saioa egin du Tknika - Euskadiko LHren Ikerketa Aplikatuko Zentroan, Errenterian, apiriletik egiten ari diren eskualde-topaketen barruan.

Gaurko saioa Bidasoa eta Oarsoaldea eskualdeetara bideratu da, eta hogei bat lagun izan dira bertan. Haiekin partekatu dute Europako baliabide horiei buruz dagoen informazioa, euskal produkzio-sarean lur har dezaten ahalbidetzeko. Urte hau, gainera, funtsezkoa da laguntza horiek lortzeko. Oso garrantzitsua da geroz eta enpresa eta eragile gehienak dirulaguntza hauen berri izatea, enpresentzat oso aukera ona baita

                     

Juan Alberdi Alberdi. Kohesio politikako eta Europako funtsetako zuzendaria, Yurdana Burgoa (Eusko Jaurlaritzako Kabinete eta Koordinazioko burua)eta
Iñaki Barredo (Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Europako Funtsetako sailburuordea). Argazkiak: Eusko Jaurlaritza

 

Dirulaguntza eta bestelako laguntza eta lizitazio irekietarako sarbide azkarra ahalbidetzeko tresna digital publikoak zehaztu dituzte. Eusko Jaurlaritzaren eta Estatuaren webgune korporatiboen bidez bultzatutako tresnak dira.

Trantsizio ekologiko, digital eta sozialaren erronkei aurre egiteko abagunea da honako hau. Ildo beretik, ESEPE - Ekonomia Suspertzeko eta Eraldatzeko Proiektu Estrategikoen figura azpimarratu dute. Lankidetza publiko-pribatuko osagai handia dute, eta eraldaketa ekonomiko eta sozialari argi eta garbi laguntzen dioten proiektuak indartzea dute helburu.

                      
 

Dirulaguntza hauei buruzko informazio gehiago hemen duzue eskuragarri

 Linkedin:  https://www.linkedin.com/company/planderecuperacion/ 

Laguntzen bilatzaileak:


•    Laguntzen eta dirulaguntzen eta lizitazio irekien zerrendak kontsulta daitezke. EAEko sektore publikoak kudeatutakoak.
•    Lizitazio irekiak
•    PRTRren web-orriaren bidez, dirulaguntzak kontsulta daitezke. Estatuko nahiz autonomia-erkidegoetako kudeaketako lizitazioak.

Newsletterra
Astean behin zabaltzen den newsletterra jaso nahiko bazenu, hemen duzu sarbidea

Saioan landutako edukiak hemen dituzue eskuragarri.

Arestian aipatutako dirulaguntzen inguruan informazio gehiago beharko bazenu edo zure proiekturen bat dirulaguntza hauetara aurkezteko aukera duen jakiteko laguntza, jarri gurekin harremanetan:

enpresa@oarsoaldea.eus edo telefono honetara deituaz: 943 494 129