KORRIKAKO EUSKAPARATE LEHIAKETAK BADITU SARIDUNAK
Epaimahaiak ezagutzera eman ditu Korrikako Euskaparate Lehiaketaren 1. edizioko irabazleak
Korrikaren asmo eta helburuekin bat eginez, Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako Udalek, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bitartez, merkataritza, ostalaritza eta gainerako saltokietako erakusleihoak nahiz saltokiak apaintzeko lehiaketa burutu dute.
Guztira 11 establezimenduk hartu dute parte lehiaketan; Errenteriako 3k, Lezoko 1ek, Oiartzungo 1ek eta Pasaiako 6k. Esan beharra dago beste establezimendu batzuek ere apaindu dituztela euren erakusleihoak lehiaketan parte hartu gabe.
Epaimahaiak lan handi xamarra izan du sarituak erabakitzen baina eman du ezagutzera erakusleiho dotoreenen zerrenda.
Herriz herriko irabazleengandik hasiz, Errenterian Begi optika gertatu da irabazle; Lezon, Taloka gozotegi kafetegia; Oiartzunen, “El Paso” arropa denda , eta Pasaian, Antxoko Raquel Dominguez botika.
Sari nagusia edo eskualdeko saria Errenteriako “Almacenes Iztieta“rentzat izan da.
Errenteriako saria “Begi Optika”, Lezoko saria “Taloka Gozotegi Kafetegia”, Oiartzungo saria “El Paso Arropa-denda”, eta Pasaiako saria “Raquel Dominguez Botika”ri egokitu zaizkie.
Sari nagusiaren jabeak bezeroen artean 5€ko 80 deskontu bono banatzeko diru saria eskuratu du eta herri bakoitzeko irabazleak 5€ko 40 deskontu bono banatzeko diru saria.
Bide batez, antolatzaileek eta herrietako Korrika batzordeek eskaparateak ikustera pasatzeko deia egin diete herritar guztiei.
Zorionak irabazleei eta deskontuez gozatuko duzuen guztioi.
