KAINDAR: BERRIKUNTZA ETA JASANGARRITASUNA GIPUZKOAKO MUBIL MOBILITY AZOKAn

Apirilaren 17 eta 18an Ficoban, Gipuzkoako Erakustazokan ospatuko den Mubil Mobility Exporen laugarren edizioan izango gara gu ere, Gipuzkoako Erakustazokan. Ekitaldi honetan, AZTI zentro teknologikoak, Elkor zerbitzu elektriko integralak eta Oregur ETEek eta Blas de Lezo LHIIko Pasaiako zentroak eta Oarsoaldea Garapen Agentziak, bat egin dute KAINDAR proiektu zirraragarria bertan aurkezteko. Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatuta, MUBIL Fundazioak kudeatutako mugikortasun adimentsu eta iraunkorreko estrategiaren Smart Mobility Industry-ren esparruan, KAINDARek mugikortasunaren panorama aldatu nahi du, irtenbide berritzaile eta jasangarrien bidez.


Azokan, mugikortasun sektoreko punta-puntako enpresok gure produktuen, zerbitzuen eta irtenbideen eskaintza erakusteko aukera izango dugu, eta gu KAINDAR prototipoaren proiektuarekin izango gara bertan. Pasaiako portuko mugikortasun elektrikoan eta jasangarritasunean mugarria izan zenarekin: portuan energia elektrikoa kargatzeko azpiegitura berri bat baldintza errealetan diseinatu, instalatu eta ebaluatzea helburu zuen ekimena azaltzeko asmotan. 


Aipatutako azoka, MUBILek (Euskadiko Mugikortasun adimenaren eta jasangarriaren poloa) bultzatzen du Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Energiaren Euskal Erakundearen (EVE) laguntzarekin.
Erakusketa-eremuan nazioko zein nazioarteko adituek euren sektoreko perspektibak azalduko dituzte; bestalde, nazioko zein Europar mailakoek hiriko mugikortasun jasangarriaren inguruko proiektu eta erronkak partekatuko dituzte; eta azkenik, ibilgailu elektriko, hibrido, gas edota hidrogenoaren bitartez mugitzen diren ibilgailuak frogatu eta ikusteko aukera izango da.

Egitaraua - Mubil Mobility Expo (mubilexpo.eus)

Izen ematea irekita dago. Ezagutu mugikortasunaren berrikuntza! 
Azokari buruzko informazio gehiagorako