Kontsumo Bulegoak entzungo zaitu

Oarsoaldea eskualdean bidaia-agentzia bat itxi berri dute, eta, horren ondorioz, hainbat kontsumitzaile dagoeneko ordainduta zituzten oporrik gabe geratu dira. Egoera horren aurrean, Oarsoaldeko Kontsumo Bulegoak ateak ireki dizkie kaltetuei, kasuen kopurua entzun eta dimensionatu dezaten.

Egoera horretan bazaude, ez izan zalantzarik eta jo Kontsumo Bulegora. Zugandik gertu, behar duzunerako.

Harremanetarako datuak:

  • Arreta ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9: 00etatik 14:00etara
  • Telefonoa: 943 510 111
  • Posta elektronikoa: kontsumo@oarsoaldea.eus
  • Kontsulta formulario bidez bidaltzeko: Kontsumo Bulegoa