Eraman zure bulegoa mugikorrean

Laneko edukiak mugikorrean eskura izateko doako tailerra Agustinak Zentroan
Administrazio lanak digitalizatzea garrantzitsua da negozio baten garapenerako: horrek laneko zereginak mugikorretik antolatzea ahalbidetzen du, eta era berean, horri esker, zeregin eta eduki horiek une oro eskura izan ditzakegu.
Doako formakuntza honetan, besteak beste, irakatsiko da: egin beharrak esleitzen, agenda digitalizatzen, sinadura elektronikoa sortzen, eskaneoak nola egin inprimagailurik gabe, deiak grabatzen, eta itzulpenak era erraz batean egiten. Horrez gain, gehitu WhatsAppeko bigarren linea bat erabilera profesionalerako (WhatsApp Business).
Izen-emateak eta informazio gehiago:
Data: Irailak 25
Ordutegia: 10:00-13:00
Tokia: Agustinak Zentroa (Errenteria)
Hizkuntza: Elebiduna (euskara eta gaztelania)
Prezioa: Doan
Nori zuzendua: kultura zein sormen sektoreko profesional, mikroenpresa eta autonomoentzat bideratuta dago.
Antolatzaileak: Agustinak Zentroa, Eusko Jaurlaritza, Oarsoaldea, SPRI - Euskal enpresen garapenerako agentzia.