LAN MUNDUA GERTUTIK EZAGUTZEN, BERPIZTU PROGRAMARI ESKER

Batzen Gazteak Enpleguratzeko Harrera Sistemako zenbait kidek Oiartzunen kokatutako Zinealdea ikus-entzunezkoen platoa bistatu zuten, lan-sektore horren egunerokotasuna ezagutzeko aukerarekin.

Oarsoaldea Garapen Agentziaren Berpiztu programaren baitan, Batzen Gazteak Enpleguratzeko Harrera Sistemako zenbait partaidek Oiartzungo Zinealdea ikus-entzunezkoen platoa bisitatu zuten joan den astean. Grabaketa bateko fase guztietako profesionalen eginbeharrak ezagutzeaz gain, instalakuntzak ikusteko aukera ere izan zuten bisitariek.

Laneratze poloaren barruan antolatutako jarduera izan zen, eta Batzenekoek asebeteta amaitu zuten bisita. Izan ere, lan-filmaketa batean zenbat profesionalek parte hartzen duten jakin zuten, ikus-entzunezkoen sektoreko langileen profil profesionalen berri izan zuten, eta, oro har, lan-munduaren arlo hori gertutik ezagutzeko aukera ere izan zuten.

Horixe da, hain zuzen ere, Berpiztu programako helburu nagusietako bat eta Garapen Agentzian horregatik babesten ditugu, besteak beste, mota horretako ekintzak: eskualdean enplegu aukerak sortzeko eta pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko.

Argazkiak: BATZEN