MARTXOAREN 8AN ETA 9AN SOLDADURA ETA BESTE LOTURA-TEKNOLOGIKOEN UNIRE AZOKA IZANGO DA FICOBAN

Soldaduraren balio-katea eta materialen lotura eta haien teknologiak esklusiban jorratzen dituen Estatuko azoka bakarra da.

2023ko martxoaren 8an eta 9an UNIRE azokaren lehen edizioa izango da Ficoban, Gipuzkoako Erakustazokan. Soldaduraren balio-katea eta materialen lotura eta haien teknologiak esklusiban jorratzen dituen Estatuko azoka bakarra da. Ficobak antolatzen du, CESOL, Soldaduraren eta Lotura Teknologien Espainiako Elkartearen laguntzarekin. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta SPRI-Eusko Jaurlaritzak bultzatzen dute azoka.

Oarsoaldeko enpresek ere izango dute bertaratzeko aukera, eta soldaduraren zein beste hainbat lotura-teknologikoren munduan murgildu ahal izango dute. Hain zuzen ere, UNIRE azokak honako hauek bildu nahi ditu: soldatzeko eta ebakitzeko ekipoen eta produktuen fabrikatzaileak eta banatzaileak, kontsumigarrien fabrikatzaileak eta banatzaileak, gas industrialak eta betegarrien eta ekarpenen materialak, itsasgarriak, segurtasun- eta babes-ekipamendua, ebaketa, transformazioa, konformazioa, konponketa eta soluzio automatizatuak, homologazioa eta ziurtapena, ikuskapena eta saiakuntzak, sentsoreen prestakuntza, metrologia eta teknologia, aholkularitza, gainazalen tratamendua, soldaduraren eta batasunaren teknologiako I+G, ingeniaritzak eta sektoreko elkarteak, besteak beste.

Beraz, interesa baduzu, ez galdu aukera eta bertaratu azokara!

Erakusketarien zerrenda esteka honetan kontsulta dezakezu: https://expounire.org/eu/erakusketarien-zerrenda/

Gainera, erakusketa-eremua honako jarduerekin osatuko da:

  • CESOLen Jardunaldi Teknikoak
  • Sektoreko berrikuntzei buruzko hitzaldien egitaraua, Exhibitor 's Corner-a
  • UNIRE Soldadura Lehiaketa
  • Simulazio-kornerra

Eman izena doan hurrengo estekan azoka bisitatzeko: https://expounire.org/eu/acred/

Izena emanda, Matchmaking plataforman sartu ahal izango zara, enpresa erakusketariekin B2B bilerak hitzartzeko eta zure bisita aldez aurretik prestatzeko.