Hobetu zure estrategia fiskala

Oarsoaldeak eta Agustinak Zentroak prestakuntza praktiko eta doakoa jarri dute abian, beren ezagutza fiskala hobetu edo beren jarduera profesionalizatu nahi dutenentzat. Eguneroko kudeaketa fiskalean baliagarriak eta aplikagarriak diren tresnak errazteko pentsatuta dago.
Tailer hau profesionalei, mikroenpresei, autonomoei eta lehen urratsak ematen ari direnei edo beren jarduera profesionalizatu nahi dutenei zuzenduta dago. Helburua fiskalitatearen oinarrizko alderdien ikuspegi argia eta praktikoa eskaintzea da.
Jardunaldia azaroaren 20an 10:00etatik 12:00etara egingo da Agustinak Zentroan (Errenteria), eta honako gai hauek jorratuko dira:
- Mikroenpresaren fiskalitateari buruzko sarrera
- Zergabidea plataformaren erabilera
- PFEZerako sarrera
- Atxikipenen kudeaketa
- BEZaren oinarrizko kontzeptuak
IZEN-EMATEAK ETA INFORMAZIO GEHIAGO
Proiektu profesional txikien fiskalitatea
Data: azaroak 20
Ordutegia: 10:00- 12:00
Tokia: Agustinak Zentroa (Errenteria)
Hizkuntza: Elebiduna (euskara eta gaztelania)
Prezioa: Doan