MUSIKA-NOTATUKO DOKUMENTAZIOKO ERDI MAILAKO TEKNIKARIA (25-8538)
Deskribapena:
Dokumentuen kudeaketan laguntzea, artxiboen antolaketa, katalogazioa, sailkapena, kontserbazioa eta digitalizazioa barne. Dokumentuen sarbidea eta erreprodukzioa kontrolatzea. Sistemaren hobekuntzan, prestakuntza-jardueretan, zabalkundeko jardueretan (Musikaste kasu) eta webgunearen eguneratzean parte hartzea. Eskuraketak proposatzea eta aldizkako txostenak egitea.
Baldintzak:
Hautaketa-prozesuaren baldintzak eta informazioa deialdiaren oinarrietan, Lanbideren webgunean
Hautagaitzak aurkezteko epea 2025/08/24ra arte (egun hori barne)