ZURE PROIEKTUAK MUNDURA JAUZI EGIN NAHI DU BAINA EZ DAKIZU NOLA?

Nazioartekotzeko tresna digitalak ikasteko doako tailerra Agustinak Zentroan

Nola saldu ditzaket nire produktu eta zerbitzuak nazioartean? Oarsoaldeak eta Agustinak Zentroak, Gipuzkoako Merkataritza Ganberarekin eta Basque Trade & Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziarekin batera doako prestakuntza jarri dute abian, profesionalei, mikroenpresei eta ekintzaileei enpresa nazioartera zabaltzen laguntzeko.

Tailer praktiko hori urriaren 2an izango da 10:00etatik 11:00etara Agustinak Zentroan, eta Gipuzkoako Ganbarak eskainiko du.

ENPRESA NAZIOARTERA ZABALTZEN LAGUNTZEKO FORMAKUNTZA

Saio praktikoa izango da, nazioarteko enpresa-proiektuetarako edo ekimenetarako aukera berriak ireki nahi dituztenentzat pentsatua. Tailerrean zehar, parte-hartzaileek tresna digitalak ezagutuko dituzte, beren jarduera atzerrian azkarrago eta modu eraginkorragoan bultzatzeko, betiere datu zehatz eta eguneratuetan oinarrituta. 

Besteak beste, honako gai hauek jorratuko dira:
•    Nola aukeratu merkaturik egokienak, datuetan eta joeretan oinarrituta
•    Muga-zergak aztertzea, muga-zergarik gabeko hesiak identifikatzea eta horien baldintza teknikoak ezagutzea.
•    Bezero potentzialak atzerrian eraginkortasunez aurkitzeko metodoak
•    Merkataritza-adimena erabiltzea erabakiak hobeto hartzeko

Tailer hau aukera ezin hobea da ezagutza praktikoak eskuratzeko eta edozein enpresa-jardueraren nazioartekotzea erraztuko duten tresna digitalak aplikatzen hasteko.

IZEN-EMATEAK ETA INFORMAZIO GEHIAGO

Nazioartekotu zure proiektua

Data: urriak 2

Ordutegia: 10:00etatik 11:00etara

Tokia: Agustinak Zentroa (Errenteria)

Hizkuntza: Elebiduna (euskara eta gaztelania)

Prezioa: Doan

IZENA EMAN

 

agustinak zentroa