Next Generation-EU Funtsei buruzko informazio-jardunaldia, enpresentzat

Maiatzaren 3an izango da 10:00etatik 11:30era Tknikan, Euskadiko LHren Ikerketa Aplikatuko Zentroan.

Oarsoaldeko Garapen Agentziaren, Bidasoa Activaren eta Eusko Jaurlaritzaren eskutik (Kohesio Politikako eta Europako Funtsetako Zuzendaritza. Ekonomia eta Ogasun Saila), Tknikaren laguntzarekin, datorren maiatzaren 3an "NEXT GENERATION-EU, funtsak eskuratzea. Enpresentzat jardunbide egokiak eta aukerak" informazio-jardunaldia izango dugu. Hitzorduak ordu eta erdiko iraupena izango du, 10:00etatik 11:30era, Tknikan Euskal Herria Aretoan (Zamalbide Gunea Aldea, 20100, Errenteria · ~ 83,3 km).

 

Helburua da enpresa txikiei eta ertainei laguntza horiei buruzko informazioa helaraztea, laguntza horiek eskuratu eta beren proiektuak finantzatzeko aukera gisa balia ditzaten.


Aukera enpresentzat 


Ildo horretan, nabarmentzekoa da Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoak NextGenerationEU funtsen % 75 baino gehiago gauzatzen dituela dirulaguntzen deialdien eta kontratuen lizitazioen bidez.
Jardunaldi horretan, enpresek aukera izango dute laguntza, dirulaguntza eta lizitazio ireki guztiak kontsultatzeko, bai Estatuaren kudeaketakoak, bai autonomia-erkidegoen kudeaketakoak. Horrez gain, hainbat aukera ezagutuko dituzte Next Generation EU funtsekin finantzatutako laguntzak eta dirulaguntzak eskuratu ahal izateko. Hala nola:

 

  •  laguntzak ostatu-enpresa turistikoen energia-eraginkortasuneko proiektuetarako
  •  enpresetan energia-eraginkortasunerako laguntzak, ekonomiaren hainbat sektoretan energia berriztagarri termikoko instalazioak ezartzeari lotutako pizgarriak
  •  mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarriak
  •  Berrorekarako eta ekitaterako lurralde-proiektu berriak programa finantzatzeko laguntzak. Ekintzailetza eta mikroenpresak.
  •  Merkataritza modernizatzeko laguntzak. Funts teknologikoa.
  • besteak beste...

ABB konpainiak 2022ko maiatzean argitaratutako ikerketa baten arabera ('Tendencias de inversión en eficiencia energética'), inkestatutako konpainien % 98 dagoeneko inbertitzen ari da edo energia-eraginkortasunean inbertitzeko asmoa du:

   

 

Egitaraua


Izen-ematea eta kontaktua

Saiora joan nahi dutenek honako formulario honetan eman dezakete izena: 

www.oarsoaldea.eus/next-laguntzak-enpresentzat 

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Oarsoaldea Garapen Agentziarekin 943 49 41 29 telefonoan edo enpresa@oarsoaldea.eus helbide elektronikoan.