OARSOALDEA BEHATOKIA: OARSOALDEKO AZKEN DATU SOZIOEKONOMIKOAK

Oarsoaldea Behatokiaren bitartez, eskualdeari buruzko ikuspegi zehatza aurkituko duzu, lan-merkatuaren joeretatik hasi eta garapen ekonomikoaren egoera ezagutu arte.

Zer aurkituko duzu gure behatokian?

Lan merkatua, demografia, jarduera ekonomikoa, BPG, BEG eta errenta, ingurumena eta mugikortasunari buruzko hainbat datu aurkituko dituzu.

Ba al zenekien…?

Eskualde batentzako oso garrantzitsua den faktore bat langabezia tasa da. Oarsoaldearen kasuan, azken 10 urteetan 2.245 langabe gutxiago egon dira, eta horrek esan nahi du langabezia-tasa % 6,8 jaitsi dela (2014ko martxotik 2024ko martxora). Gainera, pandemiako langabezia-tasa 2024ko martxoarekin alderatuta, 1,6 puntu jaitsi da eskualdean. Nabarmentzekoa da emakumeen langabezia-tasa gizonena baino altuagoa dela. Gainera, nekazaritza-sektorean kontratazio kopurua nabarmen jaitsi da, %-73,3 jaitsiera azken urtean.

Afiliazioei dagokienez, afiliatu gehien zerbitzuen eta industriaren sektorekoak dira, % 71,4 eta % 20,3, hurrenez hurren. Afiliatu gehienak Lezon ( % 71,7) eta Oiartzunen ( % 158,2) bizi dira. Autonomoak enplegatu guztien %19 dira. Errenterian eta Pasaian, autonomoen ehunekoa antzekoa da: % 29,8 eta % 30,3, hurrenez hurren.

Eskualdeak % 20,1eko hazkunde-jaitsiera izan zuen azken urtean, hau da, jaiotzen eta heriotzen arteko aldea -377 pertsonakoa izan zen (2022ko datuak). Biztanleria atzerritarraren hazkundea eskualdean % 11,5ekoa izan zen azken urtean.

Establezimenduei dagokienez, 2008tik 2.043 murriztu dira. Hala ere, 36 garapen agentzietatik, Oarsoaldea 8. postuan dago establezimendu kopuru handienetik txikienerako eskalan. Sektore nagusiak merkataritza, garraioa, ostalaritza (%39,4), eraikuntza (%16,7), jarduera profesionalak ( % 11,3) eta zerbitzuetako beste jarduera batzuk (% 9,6) dira (2023ko datuak). Establezimenduen % 72,5ak (3.428 establezimendu) 0 eta 2 langile artean dituzte. Establezimenduen %14,3k (678 establezimendu) 3-5 langile dituzte. Hala ere, 2014tik, establezimenduetako enpleguen kopurua handituz joan da urtez urte.

Bestalde, gizarte Segurantzan alta emandako enpresei dagokienez, % 81,9 zerbitzuen sektorekoak dira. Familia bereko kide guztien batez besteko errenta pertsonal osoa 42.876€-koa da eskualde-mailan (2021eko datuak).

Gure eskualdeaz gehiago jakin nahi duzu? Kontsultatu datu guztiak gure behatokian eta ezagutu gure eskualdea!