OARSOALDEA GARAPEN AGENTZIAK AURRERAPAUSO BERRIAK BULTZATU DITU SCORE PROIEKTU EUROPARREAN

Aurrerapauso horiek urrats esanguratsuak dira gure eskualdean klima-aldaketaren mehatxuen aurrean erresilienteagoa izango den komunitate bat eraikitzeko bidean

SCORE, kostaldeen erresilientzian proiektu aintzindaria

SCORE, Horizon 2020 (H2020) Europako programako proiektuak, klima-aldaketaren mehatxuen aurrean kostaldeko hirien erresilientzia indartzea du helburu nagusitzat. Ekosistemetan Oinarritutako Konponbideen eta teknologia berritzaileen bidez lortuko da hori.

Kostaldeko hamar hirik, Oarsoaldea eskualdea haietako bat delarik, parte hartzen dute proiektu honetan, Kostaldeko Hirietako Laborategi Bizidunak (CCLL) osatuz. Metodologia horrek berarekin dakar eragile publikoen, pribatuen, akademikoen eta gizartearen arteko lankidetza, onura orokorraren mesedetan helburu komunak lortuz.

 

Oarsoaldea aldaketaren buru

Ekimen honetan, Oarsoaldea aitzindaria da proiektuko lantalde guztietan. Bereizketa horrek klima-erronkei aurre egiteko irtenbide berritzaile eta jasangarriak ezartzeko dugun konpromisoa eta lidergoa.

Proiektuaren partzuergoak, Sligoko Unibertsitate Teknologiko Atlantikoak (ATU Sligo) koordinatuta, 28 erakunde publiko eta pribatu biltzen ditu, 12 estatutako unibertsitateak, administrazioak, enpresak eta ikerketa-erakundeak barne, elkarrekin lan eginez etorkizun erresilienteagoa lortzeko.

 

AURRERAPAUSO BERRIAK:

Hiritarren parte-hartzea datu bilketan

Oarsoaldeak, hiritarrak datu klimatikoen bilketan inplikatzeko asmo sendoarekin, eskualdeko eskola publikoetan estazio meteorologikoak jartzeko asmoa du. Ekimen honen helburua da ingurumenaren kontzientzia sustatzea eta etorkizuneko belaunaldiak klima monitorizatzearen garrantziaz ohartzea.

Gainera, Errenteria eta lezoko udalerrietako ibai-ibilguetako uren kalitatea aztertzeko sentsoreak ezartzeko bidean dago, funtsezko urratsa baita gure baliabide hidrikoen zaintza eta babesa bermatzeko.

 

Klima-aldaketara egokitzea: ekintza zehatzak

Klima-aldaketara egokitzeari dagokionez, Oarsoaldeako udalerrien proposamenak bildu dira. Hainbat neurri ezartzeko urratsak egiten ari dira, hala nola kaleak eta espazio publikoak naturalizatzea, berdatuz, naturguneak birnaturalizatzea edo atmosferako karbonoa bahitzea. Ekintza horiek funtsezkoak dira klima-aldaketak gure eskualdean dituen eraginak arintzeko.

 

Prentsa-ohar honek bidez, Oarsoaldeak SCORE proiektuan egindako aurrerapenak eta hartutako konpromisoak nabarmendu nahi dira, eskualdean klima-aldaketaren aurrean erresilientzia handitzeko ekintza zehatzak azpimarratuz.

 

Informazio gehiago: SCORE (oarsoaldea.eus)