OARSOALDEKO LAU UDALEK ESKUALDEKO ENPRESEN IRAUNKORTASUNAREN ALDE ELKARLANEAN JARRAITUKO DUTE, GARAPEN AGENTZIAREN BITARTEZ

OARSOALDEA SUSPERTUZ II programako ondorioak argitaratu berri dira, eta zabalik dago programako III. edizioan izena emateko epea.

Oarsoaldea Suspertuz Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako udalen ekimena da, Oarsoaldea eskualdeko garapen agentziaren bitartez kudeatzen dena, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekonomia sustapenerako, landa inguruneko eta lurralde orekako departamentuaren laguntzari esker abian jarria.

Egitasmo honi esker, eskualdeko 67 enpresatako faktoreen eta testuinguru ekonomikoaren eragina aztertu da, haien lehiakortasuna hobetzen laguntzeko. Egindako ikerketan, laginean ordezkaritza handiena dutenak dira industria-enpresak, merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak izan dira. Egitasmoa abian jarri zenetik 200 enpresa baino gehiagori eskaini zaio zerbitzua, doako diagnostikoa eta aukera berriak zehaztuz. 

Azterketa amaituta, ondorio argiak atera ahal izan dira. Batetik, nahiz eta sektoreetan zeharka trantsizio digitala gehien bilakatu den (pandemiari esker), ondorioztatu da hobetzeko tarte handia dagoela eta bultzatzen jarraitu behar dela, estrategikoa delako eta, nagusiki, merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuetan ikusten direlako oztopo digital handienak. Bestetik, energiaren eta ingurumenaren arloko trantsizioa eremuetan sentsibilizazio- eta astintze-lana ezinbestekoa dela ohartarazi da.

Halaber, trantsizio soziodemografikoa eta bere eratorriak (langileak kontratatzeko arazoak eta negozioek jarraitzeko arazoak) sektore guztietan kezkagarriak dira eta erronka bilakatzen dira. Hori horrela izanik, ikusi beharko da nola egin dakiekeen aurre gai horiei eta, ildo horretatik, talentua eskuratzeko eta enpresen nahiz sektoreen erakargarritasuna hobetzeko zer proiektu gauza daitezkeen.

Amaitzeko, azterketari esker baieztatu da bezeroen eremuko berrikuntzak eta enpresen sustapenari eta komunikazioari buruzko alderdiek sektore guztietan zeharka interesa dutela.

 

Oarsoaldea Suspertuz III, abian

 

2023an, Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentziak gure enpresen iraunkortasunaren alde lan egiten jarraituko du. Horretarako, hain zuzen ere, dagoeneko martxan da Oarsoaldea Suspertuz III programa. Zabalik dago izen-emate formularioa, beren enpresaren egoera zein den jakiteko diagnostikoa egin nahi dutenentzat eta beraien ekintza plana zehazteko:

https://www.oarsoaldea.eus/enpresentzako-zerbitzuak/zure-enpresaren-ekonomia-suspertzeko-doako-diagnostikoak/suspertuz-formularioa

Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako autonomoei eta ETEei laguntzeko zerbitzua da, beren etorkizunari buruz hausnartzen laguntzeko, eta orientazioa eskainiz, arazoei aurre egiten eta aukera berriak zehazteko.

Diagnostikoan aztertzen diren alderdi nagusiak dira jardueraren bilakaera eta egungo azterketa, erronkak eta zailtasunak, aurreikusitako inbertsioak, berrikuntza teknologikoa eta ez-teknologikoa, eta laguntzak zein diru-laguntzak.

Zure jarduera ekonomikoari eusten eta zure negozioaren etorkizuna zehazteko laguntzarik behar baduzu, eskatu zure doako diagnostikoa!                                                                             

* Sektore guztientzat da *

 


Oarsoaldea