OARSOALDEKO TURISMO SEKTOREKO ENPRESENTZAKO CANVA PRESTAKUNTZA

Gipuzkoako Turismoaren Hub-ak udazken honetako hirugarren eta azken formakuntza saioa antolatuko du Oarsoaldea Garapen Agentzian, eskualdeko enpresa turistikoentzat. Saio hau CANVA erramintaren ingurukoa izango da.
CANVA diseinu-erraminta erraza eta intuitiboa da, pertsonalizatu daitezkeen txantiloi ugari dituena, edukiak modu arin eta errazean sortzeko, sustapen-materialetik hasi eta sare sozialetarako argitalpenetaraino.
• Eguna: abenduak 13
• Ordua: 9:00
• Lekua: Oarsoaldea (Mamuteko bulego eraikina 2, 2.solairua, Oiartzun).
Prestakuntza honi ahalik eta etekinik handiena ateratzeko, oso gomendagarria da ordenagailu eramangarri bat ekartzea, azaltzen dena bertatik bertara praktikan jartzeko.