OTEI, zure enpresan zer egin? Oarsoaldeko Trantsizio Energetiko Industriala erraztuz

Energia berriztagarrien erabilera eta ura ondasun ekonomiko urri gisa modu eraginkorrean kudeatzeak eragin positiboa du enpresen ekonomian. Gaur egun enpresetako energia- eta ingurumen-trantsizioa inoiz baino garrantzitsuagoa da errealitate berrira egokitzeko eta energia berriztagarriek ematen dituzten abantaila guztiez ahalbidetzeko. 


OTEI proiektuak energia- eta ingurumen-trantsizioa sustatu nahi du Oarsoaldeko enpresa txikietan eta ertainetan, teknologia berriez baliatuz energiari eta urari buruzko analisiak eginez enpresetan. Eskualdeko 45 industria-enpresetan egingo da azterketa eta energiaren eta ingurumenaren trantsizioan etengabeko hobekuntzan jarraitzeko jarduketak eta jarraibideak proposatuko zaizkie.

 

OTEI proiektuaren abantailak enpresentzat

 

  1. Kostuak murriztu. Enpresetan jarduera bat aurrera eramateko energia-baliabide gutxiago erabiltzean, energia aurrezten da, eta energia-gastu txikiagoak faktura eta kostuak murrizten ditu. 
  2. Enpleguari eutsi. Aldi berean, kostuak murrizteak enpresen jarduera ekonomikoari eusten laguntzen dio, irabaziak zertxobait handituz eta, ondorioz, enpleguari eusten lagunduz.  
  3. Baliabide gutxiago kontsumitu. Energiaren erabilera arduratsuarekin baliabide gutxiago kontsumitzen dira, eta horrek karbono-aztarna murrizten laguntzen du.
  4. Enpresa arduratsuen balioa. Era berean, pertsonek gero eta gehiago baloratzen dituzte kontzientzia ekologikoa duten eta planetaren osasunaz arduratzen diren enpresak eta erakundeak.
  5. Produktu eraginkorrak garatu. Bestalde, hornidura jasangarri eta efizienteak lortzeaz gain, enpresek produktu eraginkorragoak garatu eta eskaintzen dizkiote merkatuari.
  6. Enpresentzat dirulaguntzak. Azkenik gogorarazi, energia berriztagarrietan inbertitzen duten enpresek zuzeneko dirulaguntzak eta laguntza ekonomikoak jaso ditzaketela.

 

OTEI, eskualdeko enpresei laguntza eskaintzeko


Kostuak, energiarenak bereziki, gure enpresen egungo kezka garrantzitsuenetako bat izaten ari dira, eta hori agerian utzi dute Oarsoaldea Garapen Agentziak indarrean duen OARSOALDEA SUSPERTUZ egitasmoaren baitan enpresetatik jaso dugun informazioan.


Bere garaian energia arloan inbertsioak egiteko zegoen segurtasun-gabeziak zenbait eragozpen azaleratzen zituen, esaterako, inbertsioa berreskuratzea, finantzaketa eskuratzea eta erregulazioan aldaketak. Une honetan, energia-inbertsioetarako testuinguru berri batean gaude, eta baldintzak egokiak izan daitezke trantsizio energetikoari eusteko. 


Energia-kostuek produkzioaren guztizko kostuetan duten eragina sektorearen eta enpresa motaren araberakoa da. Baina energia partida nagusietako bat ez den enpresetan ere, garrantzitsua da energia eraginkortasunez administratzea. Enpresek aurrezteko ahalmen handia dute eta Oarsoaldea garapen agentziak lagundu nahi die, enpresa-eredu energetikoa aldatzeko aukera emanez.

 

Agenda2030


Oarsoaldea eskualdeko enpresetan trantsizio energetikoa ahalbidetu eta bidean laguntzeko OTEI programa jarri dute abian eskualdeko lau udalek Oarsoaldea Garapen Agentziaren bitartez eta Gipuzkoako  Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen Sailaren laguntzarekin.

Egitasmoa bat dator Agenda 2030ak jasotzen dituen garapen iraunkorreko ODS07 eta ODS13 helburuekin; hau da, energia guztiontzat eta klimaren aldeko ekintzak. Izan ere, garapen jasangarrirako helburuek iraunkortasuna bere hiru dimentsioetan hartzen dute kontuan: ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa, non energiak funtsezko eta zeharkako zeregina duen. 

 

Ura ere aztergai


Enpresetan egingo diren azterketan ura ere izango da aztergai, enpresaren barruan egiten den kudeaketa ikuspuntu ekonomikotik aztertuz.  


Enpresa askok ez dute ematen urak baliabide gisa duen benetako balioa, eta, beraz, ez dute haren kudeaketan sartuta. Produktuen manufaktura, itsaso eta ibai bidezko salgaien garraioa, elikagaien industria edo industria kimikoa dira uraren erabilera intentsiboa duten sektoreen adibide batzuk. Arreta handiagoa eskaini behar diogu, urarekin lotutako arriskuek eragin handia izan baitezakete erakundeen etorkizuneko errentagarritasunean. Baliabide horren kudeaketa zuzena eta iraunkorra lehiarako abantaila bihur daiteke, adibidez, ekonomia zirkularra ezartzen hastean, ura berrerabili eta baliabide gisa berreskura daitekeen zerbait dela ikusiz.

 

Eskatu zure doako azterketa


OTEI programan parte hartu nahi duten enpresek beraien doako analisia hemen eskatu dezakete edo Oarsoaldea garapen agentziarekin harremanetan jarriaz: 943.494.129 * dmunoz@oarsoaldea.eus