Errenteriako Udalaren diru-laguntzak errotulazioa, web orriak eta "bai Euskarari" ziurtagiria lortzeko
Enpresa eta saltoki komertzialei zuzenduta, lan-eremuan euskararen presentzia areagotzea dute helburu

Errenteriako Udalak hainbat diru-laguntza argitaratu ditu herriko enpresa eta dendetan lan munduan euskararen presentzia areagotzeko asmoz.
- Alde batetik, diru-laguntza bat merkataritza-establezimenduetan eta enpresetan egiten diren jardueretarako da, euskararen erabilera, ezagutza eta ikusgarritasuna bultzatzeko, bai eta beste euskarri batzuen errotulaziorako eta idatzizko testuetarako ere (txantiloiak, informazio-euskarriak), web-orriak sortzeko eta teknologia berriekin lotutako jardueretarako, hala nola .eus domeinuan sartzeko.
- Eta, bestetik, bigarren laguntza-lerro bat Bai Euskarari ziurtagiria lortzera bideratuta dago.
Bi laguntza-lerroetarako eskabideak aurkezteko epea 2022ko maiatzaren 1etik ekainaren 30era bitartekoa izango da, biak barne.
Kontsultatu HEMEN informazio guztia.