Uda honetan bisitatu San Marko Gotorlekua
Doako bisitak eta etxeko txikientzat egokitutako esperientzia bereziak!

San Marko Gotorlekua bisitatzeko sasoi aparta da udara. Asteazkenetik igandera dago zabalik, baita jai egun eta zubietan ere, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Urriak 12 arte egongo da zabalik.
Bertara hurbiltzen diren pertsonek aukera zabala dute bertan egiteko.
Sarreran, Informazioa Puntua dago bertaratzen diren bisitariak artatzeko, bai Gotorlekuari buruzko, baita inguruan egin daiteken guztiaren inguruan informazioa emateko ere.
Begiratokira igota ikuspegi zoragarriez gozatzeko aukera dago. Gotorlekuaren kokapen ezin hobeari esker, Bizarain mendiaren tontorrean, gipuzkoar kostaldeko behatoki aparta da San Markokoa.
Hain zuzen, ikuspegi hauez baliatzen da bertan eskaintzen den doako bisita gidatua. Kokapen honetatik, bai Errenteriako eta baita eskualdeko osoko historia ezagutzeko aukera ematen du bisita gidatu honek. Helduentzat eskaintzen den ohiko bisitaz gain etxeko txikienentzat egokitutako bisita berezia ere badago.
Museo gunean, artilleria-bateria ezkutuak, tunelak, eta baita gotorlekua inguratzen duen lubanarroa defendatzeko kaponerak ikus daitezke. Eremu guzti hau modu librean bisitatu daiteke.
Gainera, gotorlekuko lehenengo solairuan “Aizpitarte bidegurutzean” erakusketa iraunkorra ikusgai dago. Bertan, Aizpitarteko kobazuloak ezagutzeko informazio-panelak, bideoak, haurrentzako jolasak eta eskulanak konbinatzen ditu erakusketak.
Azkenik, eta eguna osatzeko, San Marko Gotorlekua Lau Haizeta parkean kokaturik dagoenez, naturaz gozatzeko zenbait ibilbide egin daitezke inguruan, baita gotorlekuaren sarrera ondoan dagoen piknik guneaz eta umeentzako parkeaz gozatu ere.
San Marko Gotorlekuko Informazio puntua
Tel.: 943 449 638
turismoa@errenteria.eus
www.oarsoaldeaturismoa.eus