UDA HONETAN, DOAKO BISITA GIDATUAK OIARTZUNGO ARIZMENDI ENEA ETXE MUSEOAN

Uztaila eta abuztuan zehar, Arizmendi Enea etxe museoak bere ordutegia zabalduko du doako bisita gidatuak eskaintzeko. Bisita hauek aukera paregabea dira XVIII. mendetik XX. mendearen hasierara arte Gipuzkoako familia aberatsen bizimodua nolakoa zen gertutik ezagutzeko.

Etxeak, lehenengo eta bigarren solairuetan jatorrizko elementu asko kontserbatzen ditu, eta horrek bisita are bereziagoa bihurtzen du. Etxeak duen lorategi ederretik paseatzeak are eta bereziago egiten du bisita hau. 
Bisita gidatuak udako asteburu guztietan egingo dira:

  • Ostiraletan, 11:00etan, euskaraz, gazteleraz edo frantsesez.
  • Larunbat eta igandeetan, 10:00etan eta 12:00etan euskaraz, eta 11:00etan eta 13:00etan gazteleraz.

Parte hartzeko, aurrez erreserba egitea beharrezkoa da. Bisitak publiko ororentzat dira egokiak, azalpen ulergarri eta hurbilekin, eta iraupen egokiarekin, lasai eta presarik gabe gozatzeko.
Oiartzungo ondarea ezagutzeko eta historiaz betetako txokoak aurkitzeko modu bikaina, etxetik urrun joan gabe.

Informazioa eta erreserbak


Oiartzungo turismo bulegoa – Arizmendi Enea
Aialde kalea, 4
📞 943 508 913
📧 turismoaoiartzun@oarsoaldea.eus
Gogorarazten dizuegu Oiartzungo turismo bulegoa egunero irekita egongo dela, uztailaren 1etik abuztuaren 31ra, 09:30etik 14:30era eta 15:30etik 18:30era.