UDA HONETAN, EZAGUTU ARDITURRIKO BIDE BERDEA BERE APP INTERAKTIBOAREKIN

Arditurriko Bide Berdea Oarsoaldeko natura-inguruneaz eta ondareaz gozatzeko modurik onenetakoa da. Ibilbide erraza eta atsegina da familian egiteko, oinez nahiz bizikletaz, Pasaiako badiatik Aiako Harria Parke Naturalaren bihotzeraino. Eta orain, tresna digital berri honi esker, inoiz baino errazagoa eta dibertigarriagoa da bide berdea ezagutzea: webgunea, bidaia aurretik prestatzeko, eta APP-a bidea egiten ari zaren bitartean laguntzeko.



Bide berdea egitera zoaz? Deskargatu APP-a. Doan eskuragarri dagoen mugikorreko aplikazio honek ibilbidean zehar gidatuko zaitu, interes-gune nagusien inguruko informazioarekin, argazki zaharrekin, audioekin eta 360º irudiekin.

Eta ibilbidearen amaieran, Arditurriko meatze-gunean, familientzako joko interaktiboa aurkituko duzu, etxeko txikiek lekuaren historia modu dibertigarrian eta originalean ezagutzeko. Intxixuak, lamiak, tartalo eta beste hainbat pertsonaia izango dituzte lagun Aiako Harriko bihotza bilatzeko jolasean. 

APPak aukera ematen du trenbide zaharraren ibilbidea eta inguruko altxorrak ezagutzeko: Aiako Harria Parke Naturala, Oiartzun, Errenteria eta Pasaiako museoak, edo geldialdi bat egiteko moduko txoko ezezagunak.


Gainera, www.arditurribideberdea.eus webgunean zure bisita prestatzeko informazio guztia aurkituko duzu: nola iritsi, zer bisitatu, mapa interaktiboa, herriz herriko planak eta Arditurriko meatze-gunerako sarrerak erreserbatzeko aukera.


Prestatu zure bisita webgunean. Bizi esperientzia APP-arekin.


Informazio guztia eskuragarri:
App: Arditurri Bide Berdea
Web: www.arditurribideberdea.eus