ZABALIK DA KUADRILLATEGIN IZENA EMATEKO EPEA

Zabalik da beste urte batez Kuadrillategin izena emateko epea. Hizkuntza propioa duen koadrilarekin ondo pasatzeko eta lagun mordo bat egiteko aukera bikaina.
Ikasturte honetan, ordea, Lezon eta Pasaian, gauzatuko da Kuadrillategi egitasmoa, eta ikasmaila hauetako gazteek eman ahal izango dute izena bi herrietan: DBH-1, DBH-2, DBH-3 eta DBH-4ko gazteek. Halaber, Lezon eta Pasaian Batxilergoko gazteentzako Faktoria izeneko saioak ere eskainiko dira, orain arte bezala.
Izena emateko epea irailaren 22ra artekoa izango da.
Euskaraz ongi pasatzeko gogoa dutenek osatzen duten koadrila honetan, denon artean prestatutako gustuko ekimenak egiten dira, irteera bereziak, egun pasak, asteburu-pasak… eta beste herrietako gazteekin elkartzen dira.
Izena nork bere ikastetxean eman ahal izango du edota etxetik bertatik ere egin ahal izango du. Horretarako, www.oarsoarrak.eus webgunean dagoen izena emateko formularioa bete beharko da:
- KUADRILLATEGI, DBH 1-2-3-4 mailetako ikasleentzat. Izena eman hemen.
- FAKTORIA, Batxilergoko ikasleentzat. Izena eman hemen.
Saioak urriaren 3an hasiko dira. Euskaraz ongi pasatzeko gogoa baduzu, etorri gurera!