Kostaldeko Done Jakue bidea: Donostia eta Hondarribia artean bide onetik

Hacer el Camino de Santiago supone adentrarse en una aventura apasionante e inolvidable. Casi todos los que han tenido la ocasión de vivir esta experiencia no dudarían en volver a repetirla, independientemente de las razones que les hayan motivado. Va más allá del   consumo de naturaleza, historia, cultura y deporte a la vez: es un viaje al interior de uno mismo que satisface inquietudes religiosas, espirituales, o de reto personal.

Nahiz eta, berez, Europatik penintsulara sartzeko bide nagusia izan, iparraldeko bidea ez da Frantzia aldeko bidea bezain ibilia. Pixkanaka-pixkanaka kostaldeko bide honek, oso menditsua izanik, bide egin zion gaur ezaguna den Bide Frantziarrari, errazagoa eta erosoagoa. Izan ere, iparraldeko bideak aurrekoak baino ahalegin handiago eskatzen du baina, zalantzarik gabe, ikuspegi ederrenak eskaintzen dituen bidea ere bada, naturguneak ia etengabe azaltzen baitira.

Hemen proposatzen dugun bidea, Euskal Kostaldean Iparraldeko Bidearen lehen etaparen parte da. Irundik Donostiara doan ibilbidearen zati bat Jaizkibel menditik pasatzen da, Hondarribia eta Pasaiako herrien artean hain zuzen. Bitxi geologiko ezezaguna bezain ikusgarria da Jaizkibel. Bidean zehar erromesari higadurak eragindako forma bitxiak agertuko zaizkio, 4.000 milioi urtetik gorako historia hareharrian edota geruza ezberdinen konfigurazioan (Flysch) irakurtzeko aukera ezin hobea eskainiz.

Ohikoena gailurretik doan bidea da, 543 metroko altuera hartuz hainbat monumentu megalitiko eta  XIX. mendeko dorreak erakusten dituena. Beste aukera bat mendi-mazelaren erdi paretik doana da, erosoagoa eta errazagoa. Honek ere eskualdeko eta Pasaiako badiaren ikuspegi ederrak eskaintzen ditu eta gainera 100 %-ean bizikletan egiteko egokia da.

Gailurreko bidearen amaiera baino lehentxeago bi bideek bat egiten dute, eta bide nagusiak beherantz egiten du, Lezo aldera. Lezoko herrian, hirigune historikoan Done Jakueren tradizioa nabarmena da, izan ere, oso ondo zaindua eta armarridun etxeez josia dago. Bertako XVII.mendeko Gurutze Sainduaren Basilikan erromes ugarik gurtzen zuten barruan ikus daitekeen Kristoren irudia, bizarrik gabea izateagatik fama handikoa, eta mirari-egile bezala ere oso ospetsua. Atariko ezkerreko horman maskor bat ere ikus daiteke, Done Jakue bidearen sinboloa.

Aurrera eginez Pasai Donibaneko erdigune historikora iristen da, itsas bazterrean eraikitako etxeen segida batek osatuta, gehienak XVI-XVIII. mende bitarteko jauretxeak direlarik. Aipatzekoa da XVI. mendeko Pietateko Guruztokia, ontziralekuaren ondoan kokatua; bertan geldialditxo bat egiten zuten erromesek otoitz egiteko. Hemen txalupa zerbitzua erabiltzen dute erromesek badiaren beste aldera igarotzeko, Pasai San Pedrora, eta Ulia mendia zeharkatu ondoren Donostiara iristeko. Pasai San Pedron ere antzinako kale nagusian jauretxe ugari topatzen ditu erromesak eta horien artetik nabarmentzekoa Blas de Lezo almirantearen jaiotetxea da. Behin Ulia mendiaren lehen aldapa gaindituta, 1855 urteko La Plata farola monumentala ikus daiteke, harkaitzetan ahokatuta balego bezala.  Hemen geldialditxo bat egin eta Pasaiako badiak eskaintzen digun ikuspegia mirestea ezinbestekoa da.

Bideari jarraituz Donostiara iritsiko da aurki erromesa, Iparraldeko bidearen lehen etapa bukatuz.

Informazio gehiagorako:

http://www.oarsoaldeaturismoa.eus/eu/ezagutu-oarsoaldea/done-jakua-bidea/kostaldeko-ibilbidea.html

pasaia erromesen aterpetxeapasaia santiago bideapasaia santiago bidea 02


Oarsoaldea