Oarsoarrak Ekitaldia 

Abenduaren 2an jasoko dute, 19:00etan, Pasai Donibaneko Juanba Berasategin.

Oiartzungo Etxebizitza Bulegoa

Alokairu soziala sustatzen duen doako zerbitzua, etxejabe zein maizterrentzat zuzendua.

Berpiztu ZTIM & KSI

Teknologia erabiltzen duten kultura eta sormen proeiktuen bila gabiltza. Eman izena abenduaren 31ra arte!

Oarsoaldeko udalen Garapen Agentzia gara: Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia. Eskualdearen garapen jasangarria sustatzeko sortu zen 1993an, eta gaur egun tokiko erreferente gara langabetuei, ekintzaileei, enpresei, herritarrei eta bisitariei eskaintzen zaizkien zerbitzuetan.

Pertsonei laguntzen diegu

Arreta pertsonalizatzeko, Oarsoaldean herritarren beharretara egokitzen gara. Pertsonei eskaintzen dizkiegun zerbitzuak hauek dira: pertsonen enplegagarritasuna hobetzea, bereziki ahulenena, ekintzailetza, prestakuntza, diru-laguntza ekonomikoak, energia-bulegoa, kontsumoa eta turismo-bulegoak, eta etxebizitza birgaitzeko zerbitzuak. Euskararen normalizazioaren aldeko inertzietan eragiteko ere lan egiten dugu, besteak beste.

Enpresei laguntzen diegu

Eskualdeko enpresa-sarea mobilizatu eta dinamizatzen dugu, eta Oarsoaldea aukeren ingurune lehiakor gisa proiektatzen dugu. Balioa eman nahi diogu gure enpresa-sarearen dinamizazioari. Talentua indartzea. Enpresa sarearen zerbitzurako balioa duten azpiegitura, ekipamendu eta instalazioez hornitzea eskualdea, enpresa eta pertsona ekintzaileek elkarrekin erabil ditzaten. Eskualdean enpresak sortzeko hobi nagusiak sustatzen ditugu, baita sortzen ari direnak ere, joeren eta abian jartzen diren ekimenen arabera.

Azken proiektuak

Hona hemen zenbait proiektu adibide gisa, gehiago ikusi nahi baduzu, jarraitu irakurtzen!

Diru-laguntzak eta laguntzak

Hona hemen indarrean dauden laguntza eta diru-laguntzekin lotutako esteka eta erabilera batzuk. Baliagarri izango zaizulakoan, gogoratu zalantzarik baduzu, jarri harremanetan Oarsoaldearekin.