Eskura ezazu Oarsoaldearen egutegi energetiko berria

 

ZERGATIK?

Oarsoaldea Garapen Agentzia 2018-2020 urteetarako sentsibilizazio energetikorako plana gauzatzen ari da. Helburu hau lortze aldera, 2017.urtean prozesu parte hartzaile bat egin genuen Oarsoaldea eskualdeko hiritarrekin, hezkuntza eta lan esparrutako eragileekin eta energia arloan adituak diren pertsonekin.

Prozesu honetan sortu ziren ideien artean, Egutegi Artistiko bat sortzea aipatu zuten.

Energiaren gaiak identitate klasikoa eta zientifikoa du, sektore artistikotik bestelako ekarpenak egin nahi dira. Izan ere, beste modu batean komunikatuz, pertsona gehiagorengana iritsi gaitezke.

ZERTARAKO?

Helburu nagusia, egutegi erakargarria, desberdina, berezia eta eraldatzailea sortzea da. Elementu artistikoak erabiliko dira, hala nola, irudia, formatua, ilustrazioak, eta abar energiaren eguneroko erabilerarekin lotutako erronkak helarazteko. Energiaz ari garenean, ura, elektrizitatea, garraioa eta bestelako gaiez ari gara, zentzu zabal batean alegia.

Eskura ezazu egutegi artistikoa hemen!

 

 

 

 

 

egutegi artistikoaweb


Oarsoaldea