Oiartzunen etxe hutsak dituzten jabeak ASAP eta Bizigune programetan parte hartzera animatu nahi ditu Udalak

“Nueve son las viviendas que participan a través de la Oficina de Vivienda ofreciendo un alquiler social”. Conoce las 6 ventajas de participar en el programa.

 

Oiartzungo Udalak 2016an jarri zuen martxan Etxebizitza Bulegoa, Oarsoaldea Garapen Agentziaren bidez zerbitzua ematen duena, eta ordutik, gure herrian 9 etxebizitza huts merkaturatu dira alokairu duinean ASAP eta Bizigune proiektuen bidez.

 

Orain arteko datuei esker, badakigu oiartzuarrek alokairuan bizi nahi dutela. Aldiz, etxe hutsak behar ditugu. Horregatik, etxejabeei dei berezia egin nahi zaie ASAP eta Bizigune programei buruz informatzera hurbildu daitezen Etxebizitza Bulegora.

ASAP eta Bizigune programek abantailak eta bermeak ematen dizkiete etxejabeei. Oiartzungo Udalak ere ematen ditu laguntzak etxe hutsak alokairura bideratzen dituzten etxejabeentzako.

Horren guztiaren berri Etxebizitza Bulegoan jaso dezakete etxejabeek: etxebizitza@oiartzun.eus/ 943 494 129 (Oarsoaldea Garapen Agentzia. Mamut merkatalguneko bulegoak. Astigarragako bidea 2, 2. solairua).

Udalak Oiartzunen alokairu duina sustatzen jarraitzeko asmo argia du. Horregatik, Etxebizitza Bulegoaren proiektuarekin eta Eusko Jaurlaritzako Etxebide sailarekin egindako hitzarmenekin jarraituko da.

Etxejabeentzako onurak

ASAP eta Bizigune programen bidez etxeak alokairuan jartzen duten etxejabeei hainbat onura eskaintzen zaizkie. Oiartzungo Udalak Ondasun Higiezinen gaineko Zergan %50eko deskontua egiten du (etxebizitza hutsik edukitzeagatik ordaindu beharko luketen %75 gehigarria beharrean). Gainera, Udalak 60 euroko errenta osagarria ematen du 12 hilabetez eta Efizientzia Energetikoaren Ziurtagiria lortzeko laguntza (100 eurora arte).

Horrez gain, obren lizentzian %95eko hobaria eta berritzeko proiektuaren finantzaketa (3.000€ arte), gutxienez programan 3 urtez egoteko konpromisoaren truke (bost urteko konpromisoa Udalaren berritzeko laguntzak jaso dituztenen kasuan).

Bestetik, Eusko Jaurlaritzak ASAP edo Bizigune programetan aseguru hirukoitza eskaintzen die etxejabeei: ordainketa ezak, hondamenak eta asistentzia juridikorako aseguruen polizak.

 

Etxejabeen iritziak

Programan parte hartzen duten etxejabeek pozik daudela adierazi dute. Hauek dira, esaterako, Josune Santesteban etxejabeak aipatutakoak: “Gazteak alokairu merkeago batekin gurasoen etxetik atera ahal izateko aukera ona da. Alokatzeko garaian sinatzen den kontratuan eskaintzen diren garantiek konpentsatzen zutela ikusi nuen. Bestalde, alokairu kontratua bukatutakoan etxea egoera berean jasoko dudanaren ziurtasuna transmititu zidaten. Oiartzungo Udalak ematen dizkigun laguntzak ere eskertzekoak dira”.

 

 

 etxebizitza bulegoa abantaila

 

 

 

 

 


Oarsoaldea