Gaur Errenteriak 700. urteurrena ospatuko du

‘Plaza etxean”. Programación

 

 

begiradak

 

Gaur, apirilak 5, 700 urte beteko dira Errenteria hiribildua eratu zenetik. Hori ospatzeko, herriko eragileen proposamenekin osatutako programazio anitza sortuta dago jada; Covid-19ak ekarritako konfinamenduak, baina, programazioa etetea ekarri du.

“Bizitzen ari garen egoera zaila izanik ere”, 700. urteurrenerako lantaldeak ez du data berezi hau oharkabean pasatzerik nahi eta etxetik bada ere, urteurrena herritarrekin batera ospatzeko zenbait proposamenen berri eman nahi zituzten Aizpea Otaegi alkateak, Iñaki Queralt EH Bilduko ordezkariak, Jose Angel Rodriguez PSE-EEko ordezkariak, Josu Mitxelena EAJ-PNVko ordezakariak eta Ion Collar Errenteria Elkarrekineko ordezkariak.

 

700 urteurrena 1

 

 

‘Plaza etxean’

Hala, “egungo egoerari egokitutako bi ikuskizun” ikusteko aukera izango dela adierazi du Aizpea Otaegik.

Eguerdiko 12:00etan Zentenarioaren bertsio bereziarekin gozatzeko aukera izango dute errenteriarrek Musika Bandaren eskutik.
Arratsaldean, 19:00etan, Jon Mayaren zuzendaritzapean, ‘Plaza etxean’ izenburu duen herriko hainbat artistek osatutako bideoa eskainiko dute eta amaieran herritarrak balkoietara ateratzera animatu nahi ditu Udalak, Zentenarioarekin.

Bi ekimen horiek Herri Bizia udal komunikabidearen webgunean (herribizia.errenteria.eus) jarraitu ahal izangu dira: https://herribizia.errenteria.eus/app/uploads/700/begiradak1.html

Ikuskizunok interneterako konexioa duen edozein gailutatik jarraitu ahal izango dira.

 

plaza-etxean


Oarsoaldea