KOIUNTURA DI-DA BATEAN. Maiatza 2020
.
Zoritxarrez, Covid-19ko pandemiaren ondorioz martxoko bigarren hamabostalditik aurrera hartutako neurri bereziek jarduera ekonomikoaren uzkurdura izugarria ekarri dute berekin, EAEko ekonomia hondoratu arte.
Eta aurrekaririk ez duen egoera honetan langabeziaren gorakada tamalgarria izan da, martxoaren eta apirilaren artean, langabezian erregistratuak 22.000 pertsona gehiago zenbatu ditu. Ez da harritzekoa langabeziaren gorakadak aurreko krisiaren erregistroak gainditu izana.
Kontsumoko prezioen igoera berriz, nahiko apala izan da eta hau erregaien prezioen beherakada nabarmenaren ondorioa da. Inflazioak mailarik apalena jaso du 2016ko abuztutik hona.
Beraz, eta espero izatekoa zen, Euskadin gertatzen ari den bezala mundu mailan ere hazkundeak behera egingo zuela.
PMI indizeek konfinamenduak ekonomia garatuetan duen eragina erakusten dute, inpaktua manufakturetan eta zerbitzuetan hautematen da, baina azken sektore horrek erakusten du beheranzko profila bereziki.
NDFren urtarrileko txostenetik apirileko azken argitalpenera bitartean, munduak aldaketa aparta jasan du Covid-19ren eraginez, eta NDFk aurreikusten du munduko hazkundearen beherakada handia izango dela.
Argi dago osasun larrialdi honek ekarri digun konfinamenduak faktura garrantzitsua pasako diola munduko ekonomiari.
EAEko ekonomia hondoratu egin zen aurteko lehen hiruhilekoan
Langabeziaren gorakadak aurreko krisiaren erregistroak gainditu ditu
Inflazioak mailarik apalena jaso du 2016ko abuztutik
Koronabirusak munduko hazkundea eragotzi du
PMI indizeek konfinamenduak ekonomia garatuetan duen eragina erakusten dute
NDFk munduko ekonomiarentzako aurreikuspenak eguneratu ditu
ESTATISTIKA ERANSKINA: Aurreikuspenak eta adierazleak