Oarsoaldea Garapen Agentziak ekainaren 1etik aurrera, aurrez aurreko arreta eskainiko du

Será imprescindible concertar cita previa y acudir con la mascarilla.

Datorren astelehenean, ekainak 1, Oarsoaldea eskualdeko garapen agentziako bulegoek ateak irekiko dituzte berriz ere baina ohiko funtzionamendua aldatuz, Oarsoaldeko erabiltzaileen eta langileen segurtasuna bermatzeko.

 

Horretarako, Oarsoaldeak eta agentziaren bulegoak bisitatzen dituzten erabiltzaileek prebentzio-neurri batzuk hartu beharko dituzte:

  •  Ezinbestekoa da aldez aurretik hitzordua eskatzea bulegoetan pertsonen fluxua kontrolatu ahal izateko.
  •  Derrigorrezkoa da musukoa jarrita bertaratzea.
  •  1,5-2 metroko distantzia soziala mantentzea.
  •  Bulegoko sarreran itxarongo da, ilaran, Oarsoaldeko langile batek txanda adierazi arte.

 

Gogorarazten dizuegu gure zerbitzuak honako hauek direla eta arreta ordutegia 9.00etatik 14.00etara izango dela:

 

Enplegu Zerbitzua

Olibet 6, 20100 Errenteria.

Telefonoa: 943 510 200

olibet@oarsoaldea.eus

 

Kontsumitzaileentzako Informazio Zerbitzua:

Olibet 6, 20100 Errenteria.

Telefonoa: 943 510 111

kontsumo@oarsoaldea.eus

 

Hiri-berriztapen zerbitzua, birgaitzeko diru-laguntzak kudeatzeko.

Olibet 6, 20100 Errenteria.

Telefonoa: 943 344 160

birgaitzezerbitzua@oarsoaldea.eus

 

Oiartzungo Alokairu sozialerako ASAP zerbitzua

Mamuteko bulegoen eraikina, 2, 2. solairua, 20180 Oiartzun.

Telefonoa: 943 494 129

etxebizitza@oiartzun.eus

 

Enpresei bideratutako zerbitzua

Mamuteko bulegoen eraikina, 2, 2. solairua, 20180 Oiartzun.

Telefonoa: 943 494 129

enpresa@oarsoaldea.eus

 

Ekintzaileei bideratutako zerbitzua

Jautarkol plaza, zg 20100 Errenteria.

Telefonoa: 943 494 129

habian@oarsoaldea.eus

 

Errenteriako Turismo Bulegoa

Madalen kalea, 3. 20100 Errenteria
Tel.: 943 494 521
turismoa@oarsoaldea.eus

* turismo bulegoaren kasuan ez da beharrezkoa aldez aurretik hitzordua hartzea eta ordutegia honakoa da: asteartetik larunbatera 10:00-14:00 / 16:00-18:00 eta igandeak 10:00-14:00.

 

Euskara Zerbitzua

Mamuteko bulego eraikina 2, 2.solairua. 20180 Oiartzun

Tel.: 943 494 129

euskara@oarsoaldea.eus

 

COVID-19k sortutako egoerak eta birusari aurre egiteko osasun-jarraibideek gure egunerokotasuna aldarazi dute. Gomendio nagusietako bat beharrezkoa ez den edozein joan-etorria saihestea da. Hori dela eta, Jexux Leonetek, garapen agentziaren presidenteak, ahal den neurrian telefonoa edo bide telematikoa erabiltzea gomendatzen du. Zerbitzua ahal den neurrian telematikoki egingo da, eta aurrez aurre beharrezkotzat jotzen diren kasuetan bakarrik, betiere segurtasun neurri egokiak hartuta.

Gogoraratzen dizuegu COVI19 Laguntza Zerbitzua eskuragarri dagoela, edozein kontsulta egin edo zalantzak adierazteko nahiz dirulaguntzen kudeaketan laguntza eskatzeko;  www.covid19oarsoaldea.com helbidearen bidez egin daiteke edo 943 494129 telefonora deituz edo WhatsApp bidez + 34 943 494 129

 

ekainak-1-ireki-irudi


Oarsoaldea