Koiuntura DI-DA batean

Junio 2020.

koiuntura-web

 

Gizarte Segurantzako afiliazioaren maiatzeko datuek erakusten dute koronabirusari aurre egiteko hartu diren neurriek eragina izaten ari direla lan merkatuan. Apirileko datuekin alderatuta, 2.100 afiliazio baino ez dira galdu maiatzean; apirilean berriz, 18.400 afiliatu galdu ziren. Beraz, deseskalatzearekin eta jarduerara itzultzearekin badirudi eragina leuntzen ari dela.

Langabeziaren datuekin ere berdin gertatu da, aurreko hilabeteekin alderatuta maiatzan ere langabeziak gora egin du baina langabeen igoera ez da hain handia izan, 3.000 langabe gehiago daude bakarrik, aurreko bi hilabeteetan langabeen igoera 10.000 pertsonatik gorakoa izan zen.

Konfinamenduak sortu duen egoerak baldintzatuta kontsumoko prezioak merketu dira urte arteko tasan.

Euskal merkataritzari dagokionez, pandemiak, EAEan bezalaxe Europako bazkide nagusien artean eragin handia izan du eta haren eskaera maila nabarmen murriztu denez, atzerrira egindako EAEko esportazioak hondoratu egin dira.

Hurrengo hilabeteetan hautemango ditugun hobekuntzak apalak izatea espero dugu, baina zorionez deseskalatzeak enpresarien konfidantza hobetzea ekarriko du. Esan behar da maiatzean euroaren eremuko PMI indize konposatua 30,5 puntutan kokatu zela, gutxi gorabehera apirileko datua baino 17 puntu gorago.

Europako Batzordeak argitaratutako informazioaren arabera, apirileko jaitsieraren ondoren, maiatzean zertxobait suspertu dira enpleguari buruzko espektatibak.

Ziurgabetasun handiko momentu honetan, argi dagoen bakarra Covid-19ak eta berau geldiarazteko hartu diren premiazko neurriek, Europari atzeraldi ekonomikorik sakonena ekarri diotela da, baina Europako Batzordeak udaberriko txostenean argitaratu berri dituen aurreikuspenen arabera 2021erako aurreikuspenak hazkunde handikoak dira, eta jarduera ekonomikoa nabarmen suspertuko dela dio.

 

Gizarte Segurantzako afiliazioen jaitsiera maiatzean leundu zen

Langabezia erregistratua berriro igo zen maiatzean, baina martxoan eta apirilean baino gutxiago

Kontsumoko prezioak merkatu dira urte arteko tasan

Pandemiak hondoratu egin ditu EAEko esportazioak atzerrira

Deseskalatzeak enpresen konfiantza hobetzea ekarri du

Enpleguari buruzko igurikimenak zertxobait hobetu dira Europan

Atzeraldi ekonomiko sakona Europan

Hilabeteko laburpena



ESTATISTIKA ERANSKINA: Aurreikuspenak eta adierazleak

 


Oarsoaldea