SAN MARKO GOTORLEKUA ETA LISTORRETA-BARRENGOLOIAKO INFORMAZIO PUNTUAK ZABALIK BERRIZ ERE.

El museo y punto de información del Fuerte de San Marcos, así como el punto de información de Listorreta-Barrengoloia, ubicado en uno de los accesos al Parque Natural de Aiako Harria, vuelven a abrir sus puertas al público; ambos situados en el término municipal de Errenteria.


sm-listorreta-web-3

 

 

 

Honela, San Marko Gotorlekura hurbiltzen diren bisitariek, begiratokiak eskaintzen dituen ikuspegi zoragarriez gozatzeaz gain, gotorlekuaren barrualdea ikusi ahal izango dute eta baita inguruak eskaintzen dituen aukerei buruzko informazioa jaso ere. Izan ere, kokapen ezin hobeari esker, gipuzkoar kostaldeko behatoki pribilegiatua da.

 

  sm-listorreta-web-2

Gotorlekua asteazkenetik igandera dago zabalik, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Ordutegi horren barruan museoa bisitatu daiteke modu librean (doan) edo bisita gidatuaren bidez (2-3€ artean). Poternatik du sarbidea museoak, eta  bertan artilleria-bateria ezkutuak, tunelak, eta baita gotorlekua inguratzen duen lubanarroa defendatzeko kaponerak ikus daitezke.

 

sm listorreta web 1

 

Listorreta-Barrengoloiara hurbiltzen diren txangozaleek eta bisitariek inguruko natura eta kultura-ondareari buruzko informazioa jasotzeko aukera izango dute, hala nola: mendi-ibilbideak, monumentu megalitikoak, mehatxatutako fauna, Aizpitarteko haitzuloak, Urdaburuko gailurra, Añarbeko baso erreserba, Malbazar, Aldura eta Pagosardeko hezeguneak, eta abar. Bere ordutegia ostegunetan 11:00etatik 15:00etara, ostiraletan 10:30etatik 15:00etara eta 16:00etatik 20:00etara eta larunbat, igande eta jai egunetan 10:00etatik 15:00etara eta 16:00etatik 20:30etara izango da.

 

Informazio gehiago eta bisita gidatuetarako erreserbak:

turismoa@errenteria.eus

Errenteriako Turismo Bulegoa
943 494 521
turismoa@oarsoaldea.eus

www.oarsoaldeaturismoa.eus

 


Oarsoaldea