ENPRESEI KONTSULTA. 2030erako Garapen Iraunkorreko Estrategiari laguntzeko.

 

Gizarte Eskubideen eta Agenda 2030en Ministerioa lanean ari da Garapen Iraunkorraren 2030erako Estrategia definitzeko. Estrategia horrek lehentasunezko eraldaketa eta politika publikoak identifikatuko ditu, Agenda 2030 lortzea bultzatzeko, Covid19-ren osteko berreskurapenaren testuinguruan.

Esparru horretan, eta Nazio Batuekin lankidetzan, kontsulta-prozesu bat ireki da, enpresa guztiek zuen begirada eta proposamen estrategikoak eman ahal izan ditzazuen.

Estrategia hau definitzeko lehen urratsa online inkesta ireki hau betetzea da, enpresa guztiak betetzera deituak zaudete, zuen izaera, sektorea edo titulartasuna edozein dela ere. Horren bidez, ahalik eta ikuspegi adierazgarriena lortu nahi da, tamainari, sektoreari eta kokapen geografikoari dagokienez.

Horregatik, Oarsoaldeko enpresek zenbat eta parte-hartze handiagoa izan, orduan eta hobeto ordezkatuta egongo da gure eskualdearen egoera; beraz, bai Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako Udalek, bai Oarsoaldea Garapen Agentziak, bertan parte hartzearen garrantzia azpimarratu nahi dugu.

Prozesuaren lehen etapa honetarako epea irailaren 27a da.

inkesta betetzera animatzen zaituztegu.

Info + hemen

 

agenda2030euskirudi


Oarsoaldea