Artisau auzoa bigarren bizilagun baten bila dabil

El Ayuntamiento de Errenteria ha rehabilitado el segundo local en el Casco Histórico para su arrendamiento como comercio-taller de artesanía.

Artisau Auzoa hirigune historikoa birgaitzeko sortu zen, auzoko bizitzan inpaktu positiboa sortzea helburu duten esku-hartzeen bidez.

Hutsik dauden merkataritza-lokalak birgaitzea artisauak auzoko ekosistema ekonomikoan sartzeko aukera gisa, esperientzia pilotu bat da, 2020ko otsailean lehen lokala ireki zelarik.

Errenteriako Udalak, Oarsoaldea Garapen Agentziaren bidez eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin, Erdiko kaleko 13. zenbakian dagoen lokal komertziala zaharberritu du, 55,97 m2-ko lantegi-denda bihurtuz. Gune horrek, salmentaz gain, kulturarekin, artisautzarekin eta sormenarekin lotutako jarduerak egiteko aukera emango du.

Lokala errentatu nahi duten pertsonek edo erakundeek errentari buruzko informazio zehatza eta bestelakoak honako bulego hauetan eskura ditzakete;

  • Oarsoaldea Garapen Agentziaren Oiartzungo bulegoan, honako helbide honetan: Astigarragako bidean, Mamuteko bulego eraikina, 2 zenbakia, 2.solairuan.
  • Errenteriako Torrekua eraikinean (Jaurtakol plaza).

Pertsona interesdunek beraien proposamena 2020ko azaroaren 30ean 12.00ak baino lehen aurkeztu beharko dute arestian aipatutako bulegoetan. 

Proposamenek gutxienez honako atalak izango dituzte:

  • Negozio-proiektuaren bideragarritasun-plana.
  • Produktuen katalogoa.
  • Planteatutako jardueran aldez aurretik esperientzia eta prestakuntza.
  • Jarduera hasteko aurrez ikusitako data.

Argibide gehiagorako 943 494 129 telefono zenbakira deitu dezakete interesdunek edota oarsoaldea@oarsoaldea.eus-era idatzi.

 

artisau-auzoa-ii-w


Oarsoaldea