Koiuntura DI-DA batean
Noviembre 2020
En lo referente a la economía vasca, se ha conocido el avance de las cuentas económicas del tercer trimestre, que ha resultado ser mejor de lo previsto.
Urte arteko tasen BPGaren hazkundea, %7,7ra jaitsi baitzen (aurreikuspena -%11,9). Lan merkatuari dagokionez, enpleguaren jaitsiera, aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, %6,5 izan zen.
Aurtengo hirugarren hiruhilekoan enplegu sorrera antzeman zen, 3.100 pertsona landun gehiago baitzeuden. Bestalde, pertsona aktiboen zati batek lan merkatua utzi du, langabeen kopurua 8.600 lagunetan jaitsiz. Horren guztiaren ondorioz, langabezia tasa %10,0 izan da hirugarren hiruhilekoan.
Kontsumoko prezioek %0,2 egin zuten behera aurtengo irailean, 2019ko hilabete berarekin alderatuta. Beherakada gehien leuntzen lagundu zuen taldea etxebizitza izan zen, argiaren ordainagiriaren igoeraren ondorioz.
EAEko enpresek egoera ekonomikoarekiko konfiantza zertxobait hobetu dute. Konfiantzaren indizea laugarren hiruhilekoan 101,9an kokatu zen, aurreko bi hiruhilekoetan erregistratutako datuen gainetik. Hala ere, koronabirusaren bigarren olatuaren larritasunak susperraldi azkarrenaren itxaropenak geldiarazi ditzake.
Ekonomia suspertzeko prozesua hasi da. Amerikako Estatu Batuek hobekuntza nabarmena lortu zuten, BPGaren jaitsiera %2,9ra mugatuz. Frantziak %4,3ra eta Alemaniak, %4,2ra. Espainiako ekonomia %8,7 jaitsi zen aurtengo hirugarren hiruhilekoan. Hobekuntza handia izan du aurreko aldian erregistratutako %21,5eko jaitsierarekin alderatuta.
Nazioarteko Diru Funtsak udazkeneko aurreikuspenak argitaratu ditu, eta bertan islatzen duen egoera ez da ekainekoa bezain negatiboa. Oro har, gorantz berrikusten du urte honetarako espero den munduko hazkundea, -%5,2tik -%4,4ra.
Kutsatzeen kopuruak Europako herrialdeetan gora egin izanak eta beren gobernuak hartzen ari diren neurri berriek ekonomiaren suspertze prozesua eten dute.
EAEko ekonomiak beherakada leundu zuen udako hilekoetan
Langabezia tasa %10,0ra jaitsi zen 2020ko hirugarren hiruhilekoan
Kontsumoko prezioek tasa negatibotan jarraitzen dute
Enpresen konfiantzak gora egin zuen laugarren hiruhilekoari begira
Ekonomia nagusiak hasi dira pandemiaren kalteak gainditzen
Pandemia hedatzen ari da eta ekonomia susperraldia geroratzen
Hilabeteko laburpena
ESTATISTIKA ERANSKINA: Aurreikuspenak eta adierazleak