Bigarren deialdia merkataritzan eta ostalaritzan Covid-19ari aurre egiteko inbertsioei laguntza emateko

Solicitudes hasta el 23 de diciembre de 2020

 

Pasaiako udalak diru-laguntza emango die Covid-19ari aurre egiteko bideraturiko inbertsioei; xedea da jarduera ekonomikoa eta enplegua mantentzea Pasaian. 

 

Inbertsioak diruz laguntzeko bideratutako kantitatea 28.250 eurokoa da bigarren deialdi honetan, eta laguntza horiek 2020ko abenduaren 23ra arte eskatu ahalko dira. 

Izaskun Gómezek, Pasaiako alkateak, honela dio: “Diru-laguntzen xedea da merkataritza eta ostalaritzari laguntzea Covid-19aren inpaktu negatiboari aurre egiteko egin behar dituzten inbertsioetan. Beste aukera berri bat da baldintzak betetzen dituztenek laguntzak eskatu ahal izateko”. 

Covid-19aren krisia ez da bakarrik osasun krisia, zeren alarma egoerak eta konfinamenduak merkataritza txikiaren gehiena ixtera behartu du, eta horrek krisi ekonomikoa sorrarazi du eta batez ere Pasaiako merkataritza eta ostalaritza kolpatu du. Horregatik, Udalak diru-laguntza programa bat onartu du, 28.250€koa, merkataritza eta ostalaritzari laguntzeko Covid-19aren inpaktu negatiboari aurre egiteko behar dituzten inbertsioetan. Programa Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Inguruneko Sailak finantzaturikoa da.

Programaren helburua, abuztuan jada egin zena, lokalak eta lan egiteko moduak aldatzeko behar diren azterlanak, ekipamenduak eta inbertsioak diruz laguntzea da, eta halaber, ekipamendu inbertsioak segurtasun eta osasun protokoloak bete ahal izateko. 

Bigarren deialdiaren bidez, proiektu berriak eta baita lehen deialdiko proiektuak zabaltzeko eskaerak ere aurkez daitezke, betiere lehen deialdiko ebazpenean establezimendu bakoitzari eman dakiokeen gehienezko diru-laguntza eman ez bazaio.

Diru-laguntzen onuradun izan daitezke norberaren kontura ari diren langile autonomoak edota merkataritzan eta ostalaritzan 10 langile baino gutxiago enplegatu, eta milioi bat euroko negoziotik behera izaki, honako baldintza hauek betetzen dituztenak:

  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egon behar dute txikizkako merkataritza eta ostalaritzaren sektorean, eta jarduera Pasaian egin. 
  • Egunean egon behar dute Foru Ogasun, Gizarte Segurantzaren Altxortegi Orokorrean eta Pasaiako Udalean. 
  • Ez dute egon behar Dirulaguntzen Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2 eta 3 puntuetan jasotzen diren debekuetan sartuta.

Bazter uzten dira Pasaiako Udalarekin hornikuntza eta ondoz ondoko prestazio zerbitzuen kontratu publikoen titular diren pertsona fisiko eta juridikoak, eta halaber, norberaren kontura ari diren pertsona langileak aldi berean nortasun juridikoa duten entitateen organoetako bazkide edo kide direnak (kapital sozietateak, elkarte kooperatiboak, elkarte zibilak, etab.), jada aurkeztua dutenak eskaria, edo aurrerantzean eskatzekoak direnak deialdi honetan. 

Eskariak egin daitezke Pasaiako Udalak joan den azarotik eskatzaileei izapideak egiten laguntzeko jarri dituen bulegoetan (ikusi behean helbideak):

Pandemiarengatik dauden murrizketak direla medio, eta segurtasun arrazoiengatik, aurretik hitzordua hartzea beharrezkoa da. Bi bulegoetarako aurrez eska daiteke hitzordua edo bestela kontsultak egin Oarsoaldea Garapen Agentziarekin harremanetan jarriaz: 943 494 129. | www.covid19oarsoaldea.com.

Eskariak egin daitezke udalaren izapide elektronikoen atarian. Bertan aurki daitezke deialdiaren oinarriak eta eskaera-orria.

Udalak bozeramaileen batzordeak onartu zuen oraindik orain merkataritza eta ostalaritzara bideraturiko laguntza-programa, eta beste laguntza zuzen eta hobari berariazkoak Pasaiako ostalaritzarentzat, joan den azaroaren 6an beren jarduerak etetearen ondorioz izandako galerak arintzeko, eta programa eta laguntza horiek laster argitaratuko dira.

Diru-laguntzen laburpena ikusten klikatu irudian

p 2.deia-euskarria-eusk-web

 

 

 


Oarsoaldea