Habian!-eko ehungintza sortzaileen proposamenekin helduko dio Jantziaren Zentroak 2021 urteari.

Las creadoras de textil Saioa Matxain, Anne Gajate y Rubén Pantiga son residentes de la incubadora colaborativa Habian! de Errenteria. Se conocieron en Torrekua, y este sábado 9 de enero presentan en Jantziaren Zentroa su primera exposición conjunta. Su propuesta, titulada "Amanecer: diseñando desde Torrekua", es una muestra de los proyectos que se están desarrollando en la incubadora.

Erakusketan Idoia Lizeaga bitxi diseinatzaile eta lore maistrak kolaboratzaile gisaparte hartuko du, Kapitain-etxean hainbat pieza ikusgai jarrita.

 

 

Saioa Matxain errenteriarrak, alegia SAI-SUO markak, “Ortzimuga” izeneko proposamena dakar. Iraganera begiratzen duen bilduma da giroa berreraikitzeko. XXI. mendearen amaierako langileen jantzietan du oinarria, pintore inpresionistak inspirazio iturri hartuta.

ANNE GAGO izenaren atzean, Anne Gajate diseinatzaile errenteriara topatuko dugu. Kalitatezko ehunak, diseinu zaindu, dotore eta modernoak, guztiak eskuz brodatuak. Kapitain-etxean bere lehen bilduma aurkeztuko du, 2021eko udaberri-udarako sortutako proposamena.

Ruben Pantiga asturiarrak modako argazkigintzan hasi zuen bere ibilbide profesionala. Iraunkortasunaren defendatzaile sutsua, gizarteak egun duen kontsumitzeko moduaren pentsamendu kritikoa sustatu nahi du. “#KosturaKamikaze. Kontsumo gizartearen gogoeta post-apokaliptikoak” izeneko proposamena aurkeztu du Jantziaren Zentroan.

Informazio gehiago www.habian.eus webgunean, habian@oarsoaldea.eus helbidera idatziz edo 943 494 129 telefonora deituz.

 

“Egunsentia: Torrekuatik diseinatzen” erakusketa Jantziaren Zentroaren beheko solairuan doan ikus daiteke datorren urtarrilaren 9tik, larunbatetik, otsailaren 28ra bitartean. Ordutegiari dagokionez, larunbatetan goizeko 11.00-14:00 /17:00-20:00 bitarte eta igandetan goizeko 12:00/14:00etara.

 jz erakusketa-eusk-web-jpg

 

 

 

 


Oarsoaldea