KOIUNTURA DI-DA BATEAN. Buletina urtarrila 2021

En diciembre, se han detectado dos tendencias contrapuestas en el panorama económico. Se ha confirmado la propagación de una tercera ola de contagio. Por otro lado, la llegada física de las primeras vacunas y el inicio de la vacunación masiva de la población hacen pensar que en unos pocos meses la pandemia podría estar bajo control.

 

Pandemiaren  berragerpenak  eta  hura kontrolatzeko  ezarri  ziren  murrizketek  eragin handia  izango  dute  turismoan,  ostalaritzan  eta kultura    jardueretan;    beraz,    hirugarren hiruhilekoan   hasitako   susperraldia   moteldu egingo da urteko azken hilabeteetan. Zehazkiago adierazita, EAEko BPGa %9,4 jaitsiko da 2020an. Susperraldia  2021eko bigarren  hiruhilekoan iritsiko da.  

 

Afiliatuen kopuru esanguratsu bat aldi baterako enplegu erregulazioko (ABEE) egoeran dago. Zehazki, pertsona horiek ia 30.000 ziren azaroan eta 43.000 baino gehiago abenduan. 

Abenduan, erregistratutako langabeziaren bilakaera positiboa izan zen; izan ere, Lanbideko bulegoek argitaratutako azken datuen arabera, langabeen  kopuruak  gora  egiten  jarraitu  zuen,  baina aurreko hilekoetan baino gutxiago. Beraz, igoerak hiru hilabeteko beheranzko joera erakutsi du.

Azaroko  KPI  indizea  –%0,6 izan  zen,  eta  zortzi  hilabete  jarraian kokatu da balio negatiboetan. Bilakaera horretan eragina izan zuten, alde batetik, elektrizitatearen prezioek aurreko aldietako beherakada arintzeak, eta, bestetik, elikagaien prezioek beherakada izateak.

EAEko  familien konfiantza indizeak azken sei urteetako baliorik txikiena jaso zuen, eta 2008ko krisiaren ezkortasun mailetan kokatu zen. Covid-19ak  sortutako  krisiak  kontsumitzaileen konfiantza hondatzea eragiten du, eta ekonomiaren susperraldiari  buruz  eszeptiko agertzen dira.

Euroaren eremuko PMI konposatuak hobekuntza nabarmena  izan  zuen  abenduan,  aurreko  hileko 45,3tik   urtea   amaitu   zeneko   49,1era   igaro baitzen. Balio hori 50. mailatik beherakoa da, beraz,   ekonomia   oraindik   uzkurtze   eremuan dagoela adierazten du, baina Europako enpresen aurreikuspenetan zerbait aldatzen ari dela iradokitzen du.

 

EAEko ekonomia %9,4 gutxituko da 2020an

ABEE baten eraginpean dauden afiliatuen kopurua igo da

Abenduan leundu egin zen EAEko langabeziaren igoera

Prezioek behera egiten jarraitzen dute azaroan hamarren bat jaitsi ondoren

Familien konfiantza inoizko apalena da

Txertoaren etorrerak Europako herrialdeen igurikimenak hobetu ditu

Hilabeteko laburpena



ESTATISTIKA ERANSKINA: Aurreikuspenak eta adierazleak

 

 

koiuntura-web

 

 


Oarsoaldea