Zabalik da HAZILAN 15 OARSOALDEA egitasmoan izena emateko epea, enplegua lortzen laguntzeko programa

Si tienes entre 20 y 44 años, tienes titulación y ganas de trabajar, el programa de empleo HAZILAN te puede ayudar.

 

 

HAZILAN ekimenak enplegu bilaketan lagunduko dizu, gaitasun pertsonalak eta profesionalak hobetu edo garatzeko 80 ordutako hasierako prestakuntza prozesu bat eginez eta ondoren, norbere profil profesionalarekin lotura duten enpresatan aldi baterako praktikak egiteko aukera eskainiz.

 

 

221 pertsona dira jada Hazilan Oarsoaldea egitasmoan parte hartu dutenak eta programa amaitutakoan, %75etik gora lana lortu dute. Programa honek parte hartzaileei lana bilatzerako orduan motibazioa eta segurtasuna areagotzen laguntzen die, besteak beste.

Hasierako prestakuntza prozesuan hainbat gai jorratuko dira, beraien gaitasunak garatu eta enplegu aukerak areagotzeko xedez; zure lanbide-profila definitzea eta ahulguneak eta indarguneak aztertzea, hobetzeko teknikak, autoezagutza, talde-dinamikak, gizarte- eta komunikazio-trebetasunak, marka pertsonala, enplegua bilatzeko tresnak, proiektu pertsonalizatua garatzea... Eta zure egoera berean dauden beste taldeko kideekin egoteak dituen onurak.

Baldintzak eta izen-emate epeak

Aurreko edizioetan bezalaxe, HAZILANen parte hartzeko baldintzak hauek dira:

  • 20 eta 44 urte bitarte edukitzea
  • Goi Mailako formakuntza (FPII) eta/edo unibertsitateko titulua duten gazteei zuzenduta, langabezian izatea.

Hazilan 15, 2021eko martxoaren 22an hasiko da. Interesa duten pertsonei elkarrizketa pertsonala egingo zaie profila, interesa eta egitasmorako egokitasuna baloratzeko.

Aizpea Otaegik, Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak, baldintzak betetzen dituzten gazte guztiak programan parte hartzera animatu nahi ditu, aukera bikaina baita beraien egoera hobetzeko.

Izen-ematea eta zalantzak argitzeko

 

Hemen egin izen-ematea

 

Edo telefono honetara deituaz 943 510 200

Edo posta elektronikora idatziz olibet@oarsoaldea.eus

 

 hazilan-15-eusk-w

 

GAZTEENTZAT INFORMAZIOA

 

ENPRESENTZAT INFORMAZIOA

  • Eusko Jaurlaritzak onarturiko egitasmoa da, Europako Gizarte Funtsak %50ean diruz laguntzen duena, eta Garapenek kudeatzen du.
  • Guztira 20 garapen agentziek parte hartzen dute. Oarsoaldean Eskualdeko Garapen Agentziak kudeatuko du.
  • Egitasmoaren aurrekontu totala 6.000.000 eurokoa izango da. Oarsoaldeakoa 300.000 euro ingurukoa.
  • Egitasmoaren helburua 2016-2020 urteetan 5.000 gazte bere lan txertatze prozesuan laguntzea izan da eta horietarik %55a emakumezkoak izan dira.
  • 5 urtetako iraupena izango du, urtez urteko deialdi bidez.

Programari buruzko informazio gehiago: hazilan.eus 

 

 


Oarsoaldea