Berrikuntzarako prestakuntza eskaintza enpresentzat Innobasqueren eskutik
Se ofrecerán conocimientos, conceptos y herramientas relacionados con la gestión de la I+D, la internacionalización de la innovación y los ámbitos RIS3.
Sentsibilizazio jardunaldiak eta prestakuntza-eskaintza “2030-RIS3 Euskadi ZTBPren sozializazioa” ekimenaren zati dira. Europarekin lerrokatutako plan bat da, trantsizio hirukoitzari aurre egiten diona: trantsizio teknologikoa eta digitala; trantsizio energetikoa eta ekologikoa; eta, trantsizio soziala eta sanitarioa. Halaber, honako hiru zutabe hauetan oinarritzen da: bikaintasun zientifikoa, lidergo teknologiko-industriala eta berrikuntza irekia. Eta ardatz nagusi bat du: talentua.
Jardunaldi horiek Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak koordinatzen ditu, Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren aginduz berrikuntza plan berriaren barruan.
Parte hartzeko oinarriak
Agente hauek jasoko dute prestakuntza: berrikuntzako tarteko eragileek, beren eragin eremuko enpresek eta Innobasqueren bazkideek.
- Webinar formatuan egingo da, eta edukiak gehienez ere 1h eta erdiko modulutan banatuko dira.
- Ikastaroak 2021eko ekainetik abendura egingo dira.
- Interesa duen erakundeko pertsona bakoitzak deialdian bidalitako inprimakia bete beharko du ekainaren 7a baino lehen.
- Ikastaroak doan dira, beraz, parte hartzeak ez du inolako kosturik.
Prestakuntza programak
- Berrikuntza eta I+G eta berrikuntza sustatzeko kontzeptuak eta tresnak
- Berrikuntza merkatuan
- Berrikuntza negozio ereduetan
- Lankidetzako berrikuntzarako esparru kontzeptualak, metodologiak eta tresnak
- Zaintza, inteligentzia eta prospektiba.
- Industria Adimenduna
- Energia garbiagoak
- Osasun pertsonalizatua
- Ekoberrikuntza
- Elikadura osasungarria
- Euskadi sortzailea
- Hiri Habitata
- Teknologia/proiektu baten finantza balorazioa, I+G+b emaitzak saltzeko
- Proiektu/OTE baten metrikak eta oinarrizko finantza azterketa
- I+G arlotik merkatura: lehen salmentak, negozio ereduaren baliozkotzea eta scale-up
- Berrikuntzako erosketa publikoa
- I+G+b arloko EIT fiskalak
- I+G+b-ren Nazioartekotzea
- Kateko finantzaketa