Tradizioa bizi ezazu Soinuenea – Herri Musikaren Txokoan Esperientzia Musikala

El legado de siglos de música tradicional vasca se mantiene fresco, vivo y al alcance de tu mano en SOINUENEA (Herri Musikaren Txokoa), un museo localizado en Oiartzun ya consolidado como el principal centro de documentación de esta manifestación cultural. Pero SOINUENEA no se visita, Soinuenea se vive. Este viaje a las raíces de la cultura vasca necesita de tu participación: cuando entres podrás tocar los instrumentos más singulares, bailar y cantar con nosotros y aprovechar para adquirir el material más completo asesorado por los mejores expertos.

 

 

kordofonoak

 

«Gorputzarentzat soinketa bezain garrantzitsu da arimarentzat musika», zioen Platonek. Horregatik, entzumena lantzera eta emozioak pil-pilean jartzera gonbidatzen zaitugu, euskal herri-musikan barrena egindako bidaia honetan. Juan Mari Beltran aditu ezagunak zuzenduta, tradizioa eta sustraiak dituzten musika notak maite dituzten musikazaleentzako topagunea da Soinuenea.

Oso bitxiak diren musika-tresnen ezaugarriak azalduko dizkizugu; besteak beste, txistua, alboka edo txalaparta. Beren historia ikusiko dugu, jatorritik gaur egunera arte. Baina kontatutakoa entzuteaz gain, lehendabiziko notak entzun eta joko dituzu aditu baten laguntzarekin. Hark zenbait melodia herrikoi joko ditu eta, gorputzak hala eskatzen badizu, dantza egin eta abestu ahal izango duzu.

p1040218

Lotsa ematen badizu edo zure etxeko babesean egin nahi baduzu, diskoak, liburuak eta DVDak dituzu eskura, baita musika-tresnak ere. Gainera, agenda zabala antolatzen dugu musika hori zuzenean entzuteko.

 

Beraz, Soinuenea - Herri Musikaren Txokoa bisita egin gaitzazu eta:

§         Sakondu urteetan Juan Mari Beltranek bildutako euskal musikaren dokumentu funtsean.

§         Jo itzazu lehen notak musika-tresna txundigarri askoren artean aukeratuta.

§         Eskura ezazu euskal musikan sakontzeko materialik osoena.

 

Jarduera hau Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak TOP Esperientzia bezala hautatu du eta www.turismoa.euskadi.net web atarian aurkitu ahal izango duzu gainontzeko datuekin batera.  Informazio gehiago:

Oarsoaldea Eskualdeko Turismo Bulegoa

Aialde, 2 – 20180 Oiartzun – 943 494 521 – tuirsmo@oarsoaldea.eus

www.oarsoaldeaturismoa.eus


Oarsoaldea