LANGILE HAUTESPEN-ELKARRIZKETA BATETIK GARAILE ATERATZEKO 10 PAUSO

 

Oarsoaldea, con la intención de fomentar el espíritu positivo y ayudar a encender la luz que nos permitirá ver el final del túnel está preparando una serie de articulos vinculados a turismo, consumo, empleo, emprendizaje, empresas, euskera etc, cuya única finalidad es, a través de sencillos consejos, hacer las cosas más sencillas para quien los lea.

Oarsoaldea eskualdeko garapen agentziaren enplegu sailetik eta bere lehendakari den Asier Mujikaren bitartez, hamar aholku hauek helarazten dizkigute, modu oso erraz batetan, langile hautespen-elkarrizketa bat zure lanpostu berrirako atea izan ahal izateko.

10 pauso

 

  1. Zure puntu indartsuak identifikatu eta elkarrizketan zehar azaltzeko modua aurki ezazu.

 

  1. Zerrendatu zure puntu ahulak eta presta zaitez elkarrizketatzaileak hauengatik galdetuz gero defendatu ahal izateko.

 

  1. Gogoratu, isiltasunak ez du balio erantzun bezala, enpresak erabaki ahal izateko jakin egin nahi du.

 

  1. Prestatu eta eraman zure ustez eska dakizuten dokumentazio guztia (tituluen ziurtagiriak, lan bizitzaren agiria,…)

 

  1. Zaindu honako aspektu hauek: Puntualitatea eta komunikazioa (hitzezkoa zein ez hitzezkoa)

 

  1. Aldez aurretik buruz ikasi entregatu zenien curriculum vitae. Datu horiei buruz galdetuko dizute.

 

  1. Elkarrizketan zehar, galdera orokorrak edo zehatzak sortu daitezke. Edozein kasutan, gelditu une batez, pentsatu erantzuna eta modu zehatzean erantzun galdetu zaizunari buruz.

 

  1. Egokitu zure itxura pertsonala elkarrizketa burutu behar duzun enpresa motara. Elkarrizketa baino lehen enpresa ingurura gerturatzea komenigarria da.

 

  1. Etxeratzean, hausnartu eta aztertu edukitako aspektu positiboak nahiz akatsak hurrengo saiotan ez errepikatzeko.

 

  1. Garrantzitsua da elkarrizketa aurreko entrenamentu bat baita simulazio bat ere, perfekzionatzen lagunduko baitizu.

 

Aholkularitza behar baduzu, orientazioa edo elkarrizketa prestatu, jar zaitez harremanetan Oarsoaldearekin bere web-aren bidez www.oarsoaldea.eus edo eska ezazu hitzordu bat 943 510 200 telefonoan, bertan lana aurkitzeak suposatu dezaken bide guztian zehar lagunduko zaituzte.

 

 


Oarsoaldea