Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako material turistiko berria

 

Plano turístico de Pasaia y mapa comarcal

 

Oarsoaldea Eskualdeko Garapenerako Agentziaren lehendakaria eta Lezoko Udaleko alkate den Ainhoa Zabalok jakinarazi digunez, Agentziaren Turismo Sailak sustapen turistikoaren jardueren alorrean, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako material turistiko berria argitaratu du.

Alde batetik, Pasaia udalerriko plano turistikoa berrargitaratu da, aldaketa garrantzitsuak dakartzana: kostaldeko herri honen baliabide turistikoak eguneratu eta berriak gehitzeaz gain, planoaren diseinua erabat eguneratu da  3D formatura,  erabiltzaileak Pasai Donibane eta San Pedroko eraikin bakoitza identifikatu ahal izango duelarik. Diseinu askoz erakargarriago eta errealagoa, Pasai Donibane eta San Pedro Hirigune Historikoen puntu turistiko garrantzitsuenen informazioa ere biltzen duena, baita TOP esperientziak eta bisita gidatuen aukerak, besteak beste.

Bestetik, eskualdeko mapa turistikoa ere berrargitaratu da, formatu berri eta erakargarri baten bidez Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako baliabide turistikoak biltzen dituena: eskualdeko ostatu, aisialdi aukera eta museoen zerrenda biltzen da bertan, eta hauek eskualdeko mapan kokatuak. Plano honetan herri bakoitzeko bost interesgune garrantzitsuenak ere zehazten dira.

Bi plano berri hauek eskualdeko hiru turismo bulegoetan daude eskuragarri: Errenterian (San Marko Gotorlekuan kokatua), Pasaian (Pasai Donibaneko Victor Hugo etxean) eta Oiartzunen (Elizalde auzoko Aialde kalean).

www.oarsoaldeaturismoa.eus webgunean ere plano hauek deskargatzeko aukera badago, “eskuliburuak deskargatu” atalean hain zuzen.

Info +:  Oarsoaldea eskualdeko turismo bulegoa - Tel. 943 494 521 – turismoa@oarsoaldea.eus

mapa pasaia mapa comarcal


Oarsoaldea