TEDxPasaiaWoman, Abenduaren 1ean, Pasaian, “Emakumea, amets egin eta jokatu”

 

 

  • “Mujer, sueña y actúa” es el lema sobre el que pivota el evento que se celebra en Ondartxo el próximo 1 de diciembre de 8.30 a 14.30 horas y que también podrá verse por streaming.
  • El mismo día se celebran más de 100 TEDxWomen en todo el mundo. En el estado se celebra en Barcelona, Valencia y Pasaia.
  • Más de 10 mujeres de Pasaia y sus alrededores contarán su propia experiencia que les ha llevado a conseguir sus sueños.

 

Baina zer da TEDxWomen?

TED urtero egiten den ekitaldia da. Ekitaldi honek, pentsatzaile eta ekintzaileak biltzen ditu beraiei gehien gustatzen zaiena partekatzeko. “TED” hitzak Teknologia, Entretenimendua eta Disenua esan nahi du, hiru arlo handi, bateratuak daudenean, gure etorkizunari forma ematen ari direnak.

X-ak “bertan antolatutako TED ekitaldia” esan nahi du, eta oraingoan Pasaian, zuzeneko hitzaldiak eta “TED solasaldi” bideoen emanaldiak bateratuko dira.  

Women-ek emakumeei erreferentzia egiten die. TEDxPasaiaWomen-ek Washington-en ospatzen den TEDxWomen ekitaldiaren solasaldi batzuk streaming bidez azaltzeaz gain, Pasaiako eta inguruko emakume talde bat bilduko du, denak modu batean edo bestean gure ingurunearekin erlazionatuak, beraien ametsak bete izan dituztenak.

Izaskun Barbier antolatzaileak dioen arabera, “TEDxPasaiaWomen gizon eta emakumeentzat irekita dago”, “baina besteengandik desberdindu ahal izateko, hizlari bezala, gainditze-bizipena izan duten emakumeak aukeratu ditugu, hau da, beraien ametsak gogor lan eginez errealitate bihurtzea lortu dituztenak”.

 

banner-tedx-eusk

 

I. TEDxPasaiaWomen ekitaldiak hizlarien kapitulu-gehienak itxiak ditu, hala nola, Eva Salaberriarena, Donostia 2016 bulegoaren arduraduna, Ana Sánchez-ena, Holandan bizi den pianista pasaitarra, Rosa García Orellán-arena, Pasaiako emakumeen inguruko publikazioen autorea edo Nere Ariztoy-arena, “Un año sabático en La Rioja ” lehiaketaren irabazlea dena.

Pertsona dinamikoa, geldiezina, ekintzailea bazara eta inspiratzen duten testigantzak entzuteko gogoekin bazaude, ez pentsatu eta izena eman datorren abenduaren 1ean, 08.30etatik 14.30etara, Pasai San Pedroko Ondartxon, Itsas Kulturaren Zentroan (Ontzigunean) ospatuko den lehenengo TEDxPasaiaWomen ekitaldian.

 

Izen ematea (nahitaezkoa) hemen:

www.tedxpasaiawomen.com

Informazio gehiago:

Izaskun Barbier

izaskun@tedxpasaiawomen.com

679332411

twitter: @TEDxPasaiaWomen

facebook: www.facebook.com/TEDxPasaiaWomen


Oarsoaldea