Garapen Agentzien Euskal Elkartea, GARAPENek, Eusko Jaurlaritzarekin batera 2013 –ko global training 2013 programa abian jartzen du

Garapen, asociación Vasca de agencias de Desarrollo, tramitará 10 becas GLOBAL TRAINING,  con el objetivo de apoyar la profesionalización e internacionalización de jóvenes.

Global training es un programa de movilidad transnacional que permite que los jóvenes menores de 30 años, con titulación universitaria y formación profesional de grado superior, cuenten con la oportunidad de realizar prácticas   remuneradas en empresas y organismos en el extranjero, en actividades y proyectos relacionados con su perfil académico y profesional durante 6 meses.

Izen emateko epea: epea ekainak 14an hasten da eta uztailaren 15an amaitu.

 

«Global Training» Bekak lortzeko baldintzak

- Diplomaturako, Lizentziaturako edo Goi-mailako Lanbide Heziketako titulua edukitzea.

- 2013-ko urtarrilaren 1ean 30 urte beteta ez edukitzea.

- 2013ko urtarrilaren 1ean Euskal Autonomia Erkidegoan urtebete baino gehiagoko administrazio-egoitza izatea.

- 6 hilabete baino gehiagoko praktikak atzerrian egiteko aukera eman dion beste bekarik lortu ez izana.

- Helmugako herrialdeko hizkuntzaren maila edo ingeles-maila bikaina edukitzea, erreferentzia C1 maila lizentziaturako eta B2 Goi mailako lanbide heziketa titulua dutenentzat. Titulu hauen ziurtagiriak azken 4 urtetakoak izanez gero, ahozko eta idatzizko froga egitea salbuestatzen du.

Ziurtagiri hauek ez dutenei proba bat –ahozkoa eta idatzia– egingo da jakintzak zehazteko.

- Praktikak egingo diren enpresak edo erakundeak eskatutako profilera egokitzea.

- Diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor-arloko edo administrazio-arloko zehapenik ezarrita ez edukitzea, eta horretarako ezgaitzen duen lege-debekuaren eraginpean ez egotea.

Beken iraupena: 6 hilabete

Dirulaguntza :1.124,77€

Herrialde xede: Europa (Frantzia, Irlanda, Italia, Erresuma Batua, eta abar) eta Amerika Latindarra (Brasil, Mexiko, eta abar).

Profil profesionalen lehentasuna:Ekonomia, ingeniaritza, soziologia, turismo, biologia,  Ekonomia, enpresaritza, ingenieritza, soziologia, turismo, biologia, gizarte lana edota psikologia lizentziatuak, elektronika, automatizazioa, mekanikoa goi mailako teknikariak.

Hautagaiak aukeratzeko prozesua:

- Egiaztatu eskatutako dokumentazioa osatuta dagoela, eta horrela izan ezean, interesdunei eskatuko zaie dokumentazioa osatzeko gutxieneko hamar eguneko epean.

- Curriculum Vitae-a aztertuko da eta titulazioa, prestakuntza osagarria eta esperientziak edo praktikak balioetsiko dira berdintasunaren, merezimenduaren eta gaitasunaren irizpide orokorren arabera.

- Hizkuntzen proba.

- Elkarrizketa Hautaketa Epaimahaian;

 

Aukeratze Irizpideak:

- Atzerriko enpresa hartzailean lana garatzeko perfil egokia.

- Atzerriko enpresa hartzailean burutuko den lana gauzatzeko perfil profesionala edukitzea.

- Atzerriko enpresa hartzaileak lan esparruan garatzen den lana burutzeko prestakuntza edukitzea.

- Ingeles-maila egokia.

- Eskainitako ekintzak eta programarako  motibazio eta jarrera ona izan

 

Parte hartu nahi duzu?

Deskargatu eskaera orria, bete eta bidali ezazu behar den dokumentazio guztiarekin batera 2013ko uztailaren 15-a baino lehen.



Posta elektronikoz bidali dezakezu helbide honetara: rmacias@oarsoaldea.eus. Modu honen bidez dokumentuak eskaneatuta bidali daitezke, baina hizkuntz frogak eta gero hautatuta izanez gero,tituluen edo beste egiaztagirien originalak edota fotokopia konpultsatuak aurkeztu behar izango dira

Eskari orria eta dokumentazioa Oarsoaldearen bulegoetan edo postaz bidali dezakezu helbide honetara:

GLOBAL TRAINING
Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea, 2 Edificio de Oficinas de Mamut, 2ª planta
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
Ordutegia: 9:00h – 14:00h

 

Informazio gehiago:

Telefonoa: 943 494 29

Mail: rmacias@oarsoaldea.eus

 

Bekei buruzko informazio +


Oarsoaldea