“OARSOARRAK” EUSKARAREN SARIA, sari-emate ekitaldia Banaiz Bagara elkarteak saria jaso zuen eta Mikel Astarlozari aipamen berezia egin zioten

La Comisión de Euskera de Oarsoaldea entregó el pasado viernes, 29 de noviembre, por cuarto año consecutivo, el premio “Oarsoarrak” Euskararen Saria.

Ainhoa Zabalok, Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakariak adierazi bezala, Euskararen Egunaren harira, sari hau urtero euskararen normalizazioan urrats nabarmenak egiten dituen talde, establezimendu, erakunde, elkarte edo dena delakoari emateko sortu zen.

Ekitaldia Errenteriako Xenpelar etxean egin zen eta saria Banaiz Bagara elkarteak  etorkinekin  landu duen egitasmoarentzat izan zen. Elkartearen xede nagusia biztanle guztien artean euskaraz bizitzeko aukera ematea da, edozein direlarik euren ama-hizkuntza, arraza, ikas baldintza edota baldintza ekonomikoak. Zentzu honetan elkarte honek, lan munduari dagozkion egitasmoen bidez eta kultur, kirol eta hizkuntza transmisioen bidez euskararen eremuan herritarren elkar ezagutzea sustatu zein gizartearen barne-kohesioa eta aukera berdintasunaren alde egiten du lan. Saria Petra Elserrek, elkartearen koordinatzaileak, jaso zuen iazko sarituen eskutik; Nora Barroso eta Nekane Martiarena, Irrien Lagunak Oarsoaldean taldekoak.

Era berean, aurten euskararen aldeko lanean eginiko ibilbideari aipamen berezia egin nahi izan diote eta aipamen berezi hau Mikel Astarlozarentzat izan zen, bere kirol jarduerarengatik eta ibilbide profesional guztian zehar  euskara ezpainetan eramateagatik. Izan ere, munduan zehar bere txokoa ahaztu gabe ibili da, euskarari dagokion lekua emanez.

Bestalde, bertaratuek Errenteriako musika eskolako ikasleen emanaldiaz gozatzeko aukera izan zuten eta ekitaldian Julen Mendozak, Errenteriako alkatea, Amaia Agirregabiriak, pasaiako alkatea, Irati Etxebestek, oiartzungo udaleko zinegotzia, Garazi Cuesta, Lezoko udaleko zinegotzia eta Zigor Etxeburuak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Euskara zuzendariak parte-hartu zuten.  

Asko izan ziren ekitaldira hurbildu zirenak, besteak beste, zinegotziak, udal teknikariak eta euskalgintzako eragileak eta Joxe Juan Ugalde eta Usoa Arbelaitz aurkezleek girotu zuten ekitaldia.

Beraz, “OARSOARRAK” EUSKARA SARIAREN laugarren edizioak bere helburua lortu du aurten ere, euskara bera eta euskararen aldeko lana prestijiatzea alegia”.petra elser banaiz bagara elkarteko kideekin2

dsc_0041


Oarsoaldea