ERAKUSKETA: ”Euskal Herriko begiradak” - David Perez

La Casa Victor Hugo de Pasaia acoge hasta el próximo 18 de enero de 2015 la Muestra del artista donostiarra David Pérez con más de 70 imágenes que recrean  la belleza, grandeza y singularidad del paisaje de nuestra tierra desde las Bárdenas hasta las Landas.

Urte askotan zehar egindako lanaren emaitza dugu hau, bere ikuspegi partikularrari esker trebetasun handiz sortutako irudi sorta. Naturan aurki daitezkeen xarma handiko uneak, arkitektura edota hiriko bizitzan oinarritutako irudiak aurkituko ditugu bertan. Egileak sormen handiz artistikoak diren gaiak, teknologikoak direnekin elkartu ditu.

Erakusketak gure lurraldeko leku ezberdinak ezagutzera emateaz gain, hiriko elementuen kontserbazioaz eta naturaren jasangarritasunaz jabetzea ditu helburu.

Argazkien kopiak prezio murriztuan salgai egongo dira eta Amaia Agirregabiriak, Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak eta Pasaiako alkateak adierazi duenez, salmentaren etekin osoa “Juneren Hegoak” elkartera bideratua izango da (junerenhegoak.org).

 

                        expo1euskera


Oarsoaldea