Oarsoaldeako etxeetan eraginkortasun energetikoa hobetzeko diru-laguntzak 2015ean indarrean jarraituko dute

 

18 comunidades de vecinos aprovecharon la oportunidad de mejorar el aislamiento de sus edificios el pasado año

 

 

Eraikinen eraginkortasun energetikoa hobetzeak eta honek eragiten duen aurrezpenak kostu bat du, jabearentzat zenbaitetan oso garrantzitsua izan daitekeena. Horregatik, diru-laguntzak kudeatzen ditugu, besteak beste, etxeen eraginkortasun energetikoa hobetzera bideratzen diren inbertsioak diruz laguntzeko, 2015ean zehar luzatuko direnak.

Honelako obrak egitean, bai teilatuetan bai fatxadetan jartzen den isolamenduari esker, berotzean lortzen den aurrezpenaz gain, etxeen erosotasuna hobetzen da eta hezetasun arazo askoren konponbidea izaten da. Isolamendu geruza kanpokaldetik jartzen denez, aukera paregabea da ere eraikinaren itxura hobetzeko.

“Diru-laguntza hauek arrakasta handia izan dute Oarsoaldean” adierazten du Amaia Agirregabiriak, eskualdeko garapen elkartearen lehendakariak, “18 jabe-elkarte izan dira laguntza hauen onuradun gure eskualdean Oarsoaldeatik egindako kudeaketari esker”. Horrela, mota honetako obretan bizilagunek gastatutako 2.554.207 euroetatik, inguratzaile termikoaren hobekuntzarako diru-laguntzak 454.035 eurotako aurrezpena eragin du Oarsoaldeako bizilagunen sakeletan.

Etxebizitzen %60 bat, 1980a baino lehenagokoak direnak, eraginkortasun energetikoko arauak kontutan eduki gabe eraiki zirela estimatzen da. Beraz, diru-laguntza hauek aurrezpenerako neurriak eta eraginkortasunaren hobekuntza bultzatu nahi dute etxebizitza erabilera duten eraikinen inguratzailean, Energiaren Euskal Erakundearen (EVE) eta edozein birgaitze obrarako dauden banakako diru-laguntzekin osatzen direnak.

Diru-laguntza hauen finantzaketa bideen onuradunak, etxebizitza erabilera nagusitzat duten eraikinen jabe-elkarteak izango dira.

Informazioa jasotzeko, diru-laguntzak kudeatzeko eta hauetara sartu nahi duten herritarrek eta jabe-elkarteek Oarsoaldeako garapen elkartera jo dezakete, 943 344 160 telefonoaren edo xsanchez@oarsoaldea.eus posta elektronikoaren bidez.


Oarsoaldea