ASTE SANTURAKO PLANAK GIPUZKOAN

 

Disfruta de los mejores planes esta Semana Santa en Gipuzkoa y reserva tu actividad favorita. Anímate a participar en la amplia oferta de ocio que encontrarás en los pueblos de Errenteria, Lezo, Oiartzun y Pasaia.

_eus0272

Datorren ostegunetik aurrera, apirilak 2, Errenteriako San Marko gotorlekuak bere ateak berrirekiko ditu, asteazkenetatik igandeetara 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Bertara gerturatzen den orok gotorlekuaren jatorrizko jarduera ezagutu ahal izango du, soldaduen, kanoien eta munizio biltegien erreplikei esker. Era berean, inguruko eskaintza turistikoa ezagutu ahal izango du, gotorlekuko harrera gunean kokatuta dagon turismo bulegoan. Gainera, euskal kostaldeko balio garrantzitsuenetako batez gozatu ahal izango du bisitariak: 360ºko ikuspegi panoramiko zoragarriaz.

 

mail irudia

Aurten ere Pasaiako badian txalupa-irteerez gozatzeko aukera izango dugu, goizez eta arratsaldez, ordutegi finkoarekin: 13:00etan eta 17:30etan. Txangoek 50 minutuko iraupena dute eta Pasaiako badia zeharkatzen dute, portuko instalazioetatik eta Pasai Donibane eta Pasai San Pedroko hirigune historikoetatik igaroz, badiako ahotik atera eta Jaizkibel eta Ulia mendiak ikusteko aukera eskainiz. Etxeko txikienekin egiteko plan ezin hobea da. Txartelak Pasaiako Turismo Bulegoan eskuratu ahal izango dira (943 341 556).

 

_mg_1251-2

Mater itsasontzi-museoak marinel-jarduerak antolatu ditu Aste Santuko egun guztietarako: ostegunean, ostiralean eta larunbatean Pasaiako Itsasargietara, eta Pasai Donibaneko eta Pasai San Pedroko hirigune historikoetara bisita gidatuak, baita “Bakailaoaren Portua” izeneko ibilbidea, Mater itsasontzi-museoan. Gainera, apirilaren 5ean, igandea, eta apirilaren 6ean, astelehena, hainbat tailer egingo dituzte itsasontzi-museoan: “Artisau kontserbak” eta “marinela egun batez”. Amaitzeko, apirilaren 2tik 12ra, bisita gidatuak eskainiko dira Mater itsasontzian bertan egunero. Jarduera guztiak goizeko 11:00etan hasiko dira, eta ezinbestekoa izango da aurrez izen ematea 619 814 225 telefonora deituta.

 

img_0716

Aste Santu honetan ALBAOLA Faktoria irekita egongo da egunero 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara. San Juan itsasontziaren eraikuntzaren aurrerapenez gozatzeko aukera izateaz gain, Albaolak itsas kulturaren zenbait arlotan sakontzeko aukera ematen duten hainbat tailer ere eskainiko ditu apirilaren 7tik 10era.  Egunean bi tailer eskainiko dira, bat goizeko 11:00tan eta bestea arratsaldeko 17:00tan eta haurrei zuzenduta daude. Papiroflexia, akuarelak, edo hainbat materialekin, barkutxoak, baleak edo saskarrak egiteko aukera izango dute.  Tailer hauetan parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea 943 39 24 26 telefonora deituta.

Eta hau gutxi balitz, Albaola bisitatu nahi duen orok itsasontziz ere egin dezake, Trintxerpeko barrutitik aterata, eta 10 minutuko ibilbide eder batez gozatuz, itsasotik Pasai Donibane eta Pasai San Pedroko hirigune historikoak miresteko aukerarekin.

                                                                                                              www.oarsoaldeaturismoa.eus

 

Informazio gehiago eskuratzeko Oarsoaldeako turismoko webgune berria bisitatu daiteke: www.oarsoaldeaturismoa.eus. Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako informazio praktiko eta zehatza eskaintzeaz gain, plan desberdinak ere sailkatzen dira gaika edo denboraren arabera. Aisialdirako jarduera guztiak ere jasotzen ditu webguneak Top Esperientzien eskaintzarekin, bisita gidatuekin, enpresa turistikoen informazioarekin, bertako gastronomia eskaintzen duten establezimenduekin, ostatuekin edo ekitaldi kulturalen agendarekin, besteak beste.

 

 

weboarso

 

Oarsoaldea Garapen Agentziako turismo sailetik adierazi digutenez, urte osoan irekita dauden Pasai Donibane eta Errenteriako bulegoez gain, Oiartzun, San Marko gotorlekua eta Listorretako informazio puntuek ere ateak zabalik izango dituzte Aste Santuko egunetan. Oiartzungo turismo bulegoa martxoaren 31tik apirilaren 12a arte egongo da irekita, Mendiburu kaleko 5 zenbakian eta Listorreta parkean dagoen informazio puntua apirilaren 2tik aurrera irekita egongo da.

 

Informazio +:

                          

Errenteriako Turismo Bulegoa

Madalen, 3, Errenteria

943 494 521 – turismoa@oarsoaldea.eus

www.oarsoaldeaturismoa.eus

 Oarsoaldea Turismoa

 @OarsoTurismoa


Oarsoaldea