Euskararen erabilera ile-apaindegietan sustatuko du aurten Oarsoaldeak

Hasta final de año se llevaran a cabo distintas  actividades para impulsar su uso en estos establecimientos

En los últimos años, se ha venido eligiendo distintos gremios con los que desarrollar actividades en torno a fomentar el uso del euskera. Tras las panaderías, carnicerías, pescaderías y tiendas de frutas y hortalizas, en esta ocasión, el gremio seleccionado ha sido el de las peluquerías. Gracias a la difusión y el calado que tiene ya esta iniciativa entre los gremios de la comarca, unas 100 peluquerías de Oarsoaldea participarán este año en las distintas actividades.

                       

Testuinguru honetan, Oarsoaldeko Euskara Batzordeak ile-apaindegiei zuzendutako kanpaina berria aurkeztu du gaur. Ekitaldia Errenteriako Itziar Alvarez ile-apaindegiaren atarian izan da eta bertan izan dira Irune Balentziaga, Errenteriako zinegotzia; Irati Etxebeste, Oiartzungo zinegotzia; Migel Mari Torrea, Pasaiako zinegotzia; Mikel Arruti, Lezoko zinegotzia; Imanol Iparragirre, Errenkoalderen ordezkaria; Oskar Zapirain, Iturriren ordezkaria eta Ramon Illarregi, Laurak Baten ordezkaria.

                        ileapaindegi3 denak

Ekimen ugari urte amaiera bitartean

Pasaiako zinegotzia den Migel Mari Torreak azaldu duen bezala, aurtengoan egingo diren ekintza zehatzak honakoak dira: alde batetik, zerbitzuen berri emateko marko bat banatuko da ile-apaindegietan. Bertan eskaintzen dituzten zerbitzuen berri jasoko dute euskaraz, eta jarraian ile-apaindegian jarriko dute bezeroek ikus dezaten. Bestetik, irrati-tarteak ere aireratuko dira Euskadi Irratian, Radio Euskadin, Info7 eta Oiartzun Irratian. Jabier Jauregi, Kimetz ile-apaindegietako burua izango da protagonista. Azkenik, udazken aldera zozketa bat egingo da bezeroen artean, bezeroek ile-apaindegietako produktuen euskarazko izenak jarri beharko dituzte papertxo batzuetan.

 

                                                     ileapaindegi4 kartel txikia

 

Herrietako eremu hautaketa

Aurtengoan, gremio zehatza lantzeaz gain, herri bakoitzean gune, kale edo eremu bat hautatu eta bertako establezimenduetan sakonago eragiteko asmoa dutela adierazi du Irati Etxebeste Oiartzungo zinegotziak. Horretarako hiru fase ezberdin zehaztu dituzte gaia lantzeko: diagnosi orokorra, kanpoaldeko errotulazioa eta kalera begirako idatzi eta oharrak euskaratzeko ahalegina egingo da; establezimendu barruan bezeroei begira dituzten idatzi, ohar eta elementuak euskaratzeko ahalegina egingo da eta azkenik establezimenduan langileentzat dituzten idatzi eta elementuak (nominak, bisita txartelak, tiketak…) euskaratzeko saiakera egingo dute.

 

Euskara Batzordea eta merkatariak

 

Irune Balentziagak azaldu duen bezala, urtean zehar, udalek merkatari eta ostalarientzat zein zerbitzu eskaintzen dituzten gogorarazteko eta ezagutzera emateko hainbat komunikazio ekintza burutzen dira: esku-orriak, katalogoak, gutunak… Eta tarteka euskara zerbitzutik teknikaria joaten zaie bisitan laguntza eskainiz.

 

 

 

                                                                                   ileapaindegi12 irune

 


Oarsoaldea